366 boletina

1. Information Kinetics: Egoviz

 

Datuen ikustarazpenaren bidez ikuskera zientifikoa eta adierazpen artistikoa lotzen dituen tailerra.

Hitzaldi irekiak:

Abuztuak 12, 19:00tan. Angela Zoss  http://ivl.slis.indiana.edu/


Informazio gehiago

Information Kinetics: Egoviz

 

 

 

2. No Dial: Artea euskarri fantasma batean

 

TAILERRA

Koordinazioa: Oier Iruretagoiena, Xabier Erkizia, Miguel Ángel Álvarez-Fernández

Data: Abuztuak 24tik 28ra

Gonbidatuak: José Iges, Alessandro Bossetti

Izena emateko epea: Abuztuak 10

Proiektuak: 12

Izena emateko fitxa: Bidali zure datu pertsonalak zure CV, proiektua eta zure lanaren dossierrarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Soinu artistentzat, musika sortzaileentzat eta irrati ingurunea sormen tresna gisa sakonki aztertu nahi duen jendearentzat pentsatua dago tailer hau. Parte hartzeko, proiektu proposamenak bidali behar dira.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV/EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.

 

Informazio gehiago

No Dial

 

 

 

 

3. Netlabels: Musika sarean korapilatuta

 

JARDUERAK

Koordinazioa: Miguel A. García (Larraskito netlabel), Mikel R. Nieto

Data: Abuztuak 17tik 21era

Gonbidatuak: Larraskito, Desetxea, Taumaturgia, Netaudio, Add Sensor, Alg-a...

Jarduera hauetan netlabels edo zigilu diskograkikoen proiektuak aurkeztuko dira, plataforma horiek garatutako esperientziak eta aurpegia eman behar dieten erronkak banatzeko.

Gonbidatuek, diagnostiko komuna egiteko helburuz, sarean musika editatzearen zein argitaratzearen inguruko eskarmentua azalduko dute. Hala, tresna digitalek zein arazo edota abantaila eskaintzen dituzten ikusiko dira.

 

Informazio gehiago

netlabels

 

 

4. Mugatxoan

 

Data: Irailak 7tik 19ra

Izena emateko epea: Abuztuak 27. Bidali zure datu pertsonalak zure CV-arekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Mugatxoan tarteko espazio ideiatik abiatuta eraikitzen da, kodigoen zirkulaziorako lekua den aldetik, jasaten dituen mugimendu eta lekualdatze etengabeek birdefinitua. Mugatxoan proiektuak hamargarren urteurrena betetzen du bere lanaren atzera begira dokumental bat aurkeztuz.

Laboral Escena eta Fundaçao de Serralvesekin elkarlanean garatzen da.

 

Informazio gehiago

mugatxoan

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, agosto 04). 366 boletina. Retrieved mayo 02, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/366-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License