Fitxategien edukiak
<html>
<head>
<title>Valeriano Bozal - Erreportajea</title>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<table width="95%" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tr bgcolor="#FF0000">
<td height="22">
<table width="100%" border="0" cellspacing="1" cellpadding="0">
<tr bgcolor="#FFFFFF">
<td colspan="2">
<table width="100%" border="0" cellspacing="18" cellpadding="0" height="1399">
<tr>
<td colspan="3"> <div align="left"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><img src="imagenes/valeriano.gif" width="200" height="82"></font></div></td>
</tr>
<tr>
<td colspan="3"> </td>
</tr>
<tr>
<td width="48%" height="1226" valign="top">
<p align="left"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1">
<font color="#666666"><strong>Maiatzean zehar, Euskal Herriko
Unibertsitatearekin lankidetzan, Kultura eta Gizartea izeneko
mintegiaren doktorego ikastaroak egin dira Artelekun. Horietako
batek, “Egin oihu begiekin, egin oihu eskuekin”
izenekoak, Valeriano Bozal irakasle eta arte historiagilearekin
solastatzeko aukera eman digu. Egun, pil-pilean dauden lau
gairi buruz galdegin diogu.<br>
<br>
<br>
1- IRAKASKUNTZA<br>
<br>
</strong></font><font color="#999999"><strong>Galdera</strong>:
Hainbeste urtetan irakaskuntzan arituta, nola ikusten duzu,
gaur egun, Arte Historiaren irakaskuntza? Zein arazo antzematen
dituzu?<b><br>
<br>
</b></font><strong>Valeriano Bozal</strong>: Arte Historiaren
irakaskuntzak hainbat arazo ditu, irakaskuntzak, oro har,
dituen bezalaxe. Arazo orokor batzuk baditu, Espainiako unibertsitate
osoan eragina dutenak, eta, baita Arte Historian soilik eragina
duten arazo espezifiko batzuk ere. Arazo espezifikoen artean,
masifikazioa dugu; izan ere, ezagutzen ez dudan arrazoiren
bat dela medio, nondik nora doan antzeman badezaket ere, Arte
Historiaren ikasleak izugarri ugaldu dira une honetan. Oso
arazo larria da, Arte Historia askotan museoak bezalako lekuetan,
edota, Erdi Arokoa izanik monumentuetan ikasi beharko litzateke...
beste leku batzuetan, azken finean; baina dagoen ikasle kopuru
izugarria dela eta, ezinezkoa da hori. Ikasketa planetan ere
badira konponbide zaila duten arazoak, oso ikasgai orokorrak,
esate baterako, XX. mendeko artea, eta oso ikasgai espezifikoak,
Picasso, kasu, bateratzen ahalegintzen baitira. Espainiako
unibertsitate egituran, gaur egungo irakaskuntza sisteman,
bi aukerak eratzeko modurik ez dago. Esate baterako, niri
dagokidanez, ikasgela bakoitzeko ehun ikasle pasa baldin badituzu,
ez dago mintegi erregimena duen irakaskuntza eskaintzeko aukerarik,
pertsonek benetan ikasteko modukoa, hain zuzen; hitzaldi handiak
eman behar izaten ditugu. Hau da nire iritzia: hainbat gauzari
buruz hitz egin behar zaie, norberak ongien dakizkienei buruz,
edota norbera lantzen ari den gauzei buruz. Ikasleei ez litzaieke
gauza guztiez hitz egin beharko; aitzitik, bere kasa lan egin
dezaten bultzatu beharko lirateke ikasleak. Eta Picasso-rengan,
Burry-rengan, Kate Haring-engan edota Susana Solano-rengan
interesa badute, beraiek lan ditzatela gai horiek; ez dadila
hori baztertua geratu, irakasleek horretaz hitz egiten ez
dutelako. Gauza guztiez hitz egitea ezinezkoa da, bultzatu
behar dira, iradokizunak egin, nondik nora joan daitezkeen
esan. Gero, nahi dutena egingo dute, beti bezala, baina hori
da egin behar dutena.</font></p>
<table width="320" height="240" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tr>
<td><img src="imagenes/01.jpg" width="160" height="120"></td>
<td><img src="imagenes/02.jpg" width="160" height="120"></td>
</tr>
<tr>
<td><img src="imagenes/03.jpg" width="160" height="120"></td>
<td><img src="imagenes/04.jpg" width="160" height="120"></td>
</tr>
</table>
<p align="left"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><strong><font color="#666666">2-
ARTE GARAIKIDEKO MUSEOAK</font></strong><br>
<br>
<font color="#666666"><strong>G</strong>: Gaur egun bizi dugun
beste gertakari bat, iritzi anitzak sortzen dituena, arte
garaikideko museoen ugaltzea dugu. Zein da horri buruz duzun
iritzia?</font><br>
<br>
<strong>VB</strong>: Beno, herri honetan hori ohikoa da, ezta?
Zerotik infinitura joaten gara. Ez zegoen ezer eta orain,
bat-batean, dena edukitzen ahalegintzen gara. Denek museo
bat edukitzea ongi dago, ez da txarra. Frantzia edo Alemaniako
museoen egitura zaharrari erantzuten dio horrek, udal museoak
eta estatuko museoak bereiziz. Alemaniako hiriek udal museoak
zituzten beti, hiribilduaren museoak, hiriaren museoak, batzuetan
arte museoak, eta bestelakoak besteetan. Espainian ez zegoen
hori, izan ere, probintzia mailako Arte Ederretako museoak
biltegiak ziren museoak baino gehiago. Agian garbi jakin gabe,
Europako ohiko eskema bat kopiatzen ari gara. Baina Europako
ohiko eskema hori, bestalde, finantzaketa handi eta egokiaren
gain egina dago, eta museoak sortzen joan diren epe baten
gain, XX. mendean zehar, XIX. mendean zehar, batzuetan...
Eta orain hemen finantzaketa desegokia eta oso epe laburrak
ditugu. Museoa orain egun batetik bestera sortzen da, batzuetan
arrazoi politikoak, beste batzuetan arrazoi kulturalak eta
beste hainbatetan gizarte arrazoiak direla medio... eta, batez
ere, garrantzitsuena iruditzen zaidana, museoa bilduma baino
lehenago sortzen da. Hori iruditzen zait ezaugarri nabarmenena.
Museoak sortzearen alde nago bildumak izanez gero, eta ez
nago horren alde, bildumarik ez badago. Ez dut uste bilduma
museoaren menpekoa denik, baizik eta kokatzen den lekuaren
menpekoa. Museo bat bilduma jasotzeko eraiki behar da, bilduma
hori erabat amaituta ez badago ere. Bildumek ez dute inoiz
zertan amaituta egonik, baina, gutxienez, diseinatuta edo
irudikatuta egon behar dute...<strong><font color="#666666">
</font></strong></font></p>
</td>
<td width="4%" height="1226"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><font size="2">
</font></font></td>
<td width="48%" valign="top" height="1226">
<p align="left"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><strong><font color="#666666">3-
ARTE KRITIKA</font></strong><br>
<br>
<strong><font color="#666666">G</font></strong><font color="#666666">:
Joan den astean, Gerard Vilar irakasleak arteak oraindik gizarte
arrazoiak dituela zioen eta arte kritikariaren eginkizuna
azpimarratzen zuen. Zein da horri buruz duzun iritzia?</font><br>
<br>
<strong>VB</strong>: Nire ustez, arte kritikak egon behar
du, jakina. Arte kritikaria, nik ulertzen dudan moduan, sortzaileen
eta publikoaren arteko bitartekari antzeko zerbait da. Arte
kritikari batek bi eginkizun betetzen ditu, alegia, erakusten
dena komentatu eta erakusten den hori baloratu. Gaur egun,
ordea, arte kritika oso baldintzatuta dago, oso mundu komertzializatu
eta erakundetutako baten esparruan sustraituta baitago. Arte
kritika presio horien guztien pean dago. Askotan, artelana
komentatu eta baloratu beharrean, mito edo markak sortzen
ditu. Merkatuan edo erakundeetan emaitza hobeak izan ditzaketen
izenak sortu, hain zuzen ere.<br>
Era berean, gertatzen da arte kritika gauza edo elementu multzo
baten parte dela. Arte erakundea deitu dena, hain zuzen ere.
Arte kritika museoekin, galeriekin edota aldizkari teorikoekin,
baina, baita ere, kritika aldizkariekin harremanak tarteko
direla egiten da, horren guztiaren elementu bat da. Multzoa
arte kritikari bihurtzen da, hau da, museo bateko erosketa
batzordekidea izanik ere arte kritika egin daiteke; izan ere,
museo bateko erosketa batzordeak garrantzi erabakigarria du,
arte lan hau edo beste hura erostean, merkatuan eragina izango
baitu. Baina, era berean, museoak ere kritikariaren eta galeriako
arduradunaren eragina jasotzen du. Ez dut uste kritikaria
izaki isolatutzat har daitekeenik, bere etxean edota bulegoan
idazten hasita hau ona da, hau txarra da, hau honela da eta
hori horrela da, esanez. Arte kritikariak batzuetan ez du
idatzi behar bere lanean aritzeko.</font></p>
<table width="320" height="240" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tr>
<td><img src="imagenes/05.jpg" width="160" height="120"></td>
<td><img src="imagenes/06.jpg" width="160" height="120"></td>
</tr>
<tr>
<td><img src="imagenes/07.jpg" width="160" height="120"></td>
<td><img src="imagenes/08.jpg" width="160" height="120"></td>
</tr>
</table>
<p align="left"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><br>
<font color="#666666"><strong>4- IKERKUNTZA</strong></font><br>
<font color="#999999"><br>
<strong>G</strong>: Zeintzuk dira, gaur egun zure ikerkuntzaren
xedeak?</font><br>
<br>
<strong>VB</strong>: Duela hainbat urte esan genezake titulua
duten hainbat karpeta zabalik dauzkadala une honetan, eta,
bertan, lantzen aritu naizen edota ari naizen hainbat gai
ageri dira. Esate baterako, XX. mendeko artearen eta politikaren
arteko harremanetan ari naiz lanean. Baina, nire ustez oso
garrantzitsua den porrotaren nozioan abiatuta. Nik ez dut
oso garbi ez ote den porrota bera, hain zuzen ere, kalitate
estetikoa sortu duena. XX. mendeko arte politikoko artelan
handiak ikusten ditudanean, monumentuak, eraikuntzak, etab.,
estetikoki oso eskasak direlako irudipena daukat. Aitzitik,
porrota nolabait idatzita daramaten eta politikarekin zerikusia
duten artelanak ikusten ditudanean, sentsazioa desberdina
da. Horren adibide paradigmatiko bat Tatlinen Nazioarteko
Hirugarrena-ren monumentua litzateke, azken finean, monumentua
ez zena, eta egin ez zena. Inoiz egin ez zen eraikina zen,
maketa batean jaso zen eta eskultura katalogo guztietan ageri
da. Museo gisako eginkizuna zuen, baina erabateko porrotean
geratu zen. Hala ere, XX. mendeko arte politikoaren irudirik
esanguratsuenetako bat da, eta Nazioarteko Hirugarrenak ere
porrot egin zuzen. Edozein modutan ere, interesatzen zaidana
hau da, alegia, gelditu zaigun pieza porrot egindako pieza
bat dela, eta bere porrotean aurkitzen dela bere nortasuna,
bere nortasun estetikoa, hain zuzen. Porrota estetikoa den
zerbait ere izan dezake. Picassoren Guernica porrotaren beste
gai bat da, Beckman, Gross edota Otto Dix-en margolana, porrotaren
gaia ageri deneko beste bat da... Beraz, XX. mendean zehar,
goraipamen politikoaren aurrean, artistaren edo artearen konpromiso
politikoaren aurrean arte politikoaren porrota dugu. Aspaldian
lantzen ari naizen gaietako bat da hori. Nire ustez, XX. mendeko
edota kultura garaikideko oinarrizko kategorietakotzat aztertu
beharreko gai bat da, era horretan aldarrikatu eta proposatu
beharrekotzat ez bada ere.</font> </p>
<table width="320" height="120" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tr>
<td><img src="imagenes/09.jpg" width="160" height="120"></td>
<td><img src="imagenes/10.jpg" width="160" height="120"></td>
</tr>
</table>
</td>
</tr>
</table>
</td>
</tr>
</table>
</td>
</tr>
</table>
</body>
</html>