Zabaltasunaren ahalmena: unibertsalismoa, herritartasuna eta burujabetasuna (II). Alain Badiourekin elkarketa

UNIA arteypensamientok, Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Archipielago argitaletxeak bat egin zuten 2006. urtean, eztabaida publiko bat proposatzeko burujabetasunerako unibertsaltasun bat berrasmatzeari buruz. Izan ere, gaur egun, merkatu globalaren ondorioz, mundua gero eta "berdinduagoa" ari da bihurtzen, eta aldi berean, berezko identitatea izateak gero eta miresmen handiagoa sortzen du. Eskubideak banan bana eta behin eta berriz aipatzen dira, baina ez dira betetzen. Horrez gain, kultura-erlatibismoak emantzipazioaren balioak erlatibizatu edo gutxiesten ditu. Horren ondorioz, “haien" kontra ez dagoen "gu" bat eratzeko gai ote gara?, edo bi aldeen arteko berdintasunen aldeko politika egin ote daiteke, hori identitate eta abstrakzio bezala ulertu ordez aniztasun eta singulartasun bezala onartuz? Herritartasun unibertsalaren eskubideen alde borroka ote gaitezke, eskubide horiek estatu-nazio irudiarekin lotu gabe?


Eztabaida horren lehen atala Sevillan egin zen 2006ko maiatzean. Bigarren kapitulua 2006ko urrian egin zen Artelekun. Alain Badiou filosofoarekin egindako hiru ataleko elkarrizketa moduan egituratu zen: 1. gaur egungo unibertsaltasunaren arazoari buruz; 2. unibertsaltasunak ezberdintasun eta singulartasunekin duen harremanari buruz; eta azkenik, 3. "gu emantzipatzaileari” buruz, aldez aurretik "gu" bezala ulertu izan den guztia zalantzan jarri duena.


-2006ko urriaren 9 eta 10ean Artelekun egin zen Zabaltasunaren ahalmena: unibertsalismoa, herritartasuna eta burujabetasuna (II) mintegian Alain Badiouk eskaini zituen hiru saioen transkripzioak (gaztelaniaz).

Transkripzioa Amador Fernández Savaterrek egina da. Dokumentu hau Archipiélago aldizkariaren 73-74 alean argitaratu zen.


-2006ko urriaren 10ean, Amador Fernández Savater, Kebir Sabar eta Maggie Schmitt-ek Alan Badiourekin izaniko elkarrizketa (gaztelaniaz).

Transkripzioa Marina Villak egina da.

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2007, marzo 21). Zabaltasunaren ahalmena: unibertsalismoa, herritartasuna eta burujabetasuna (II). Alain Badiourekin elkarketa. Retrieved noviembre 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/zabaltasunaren-ahalmena-unibertsalismoa-herritartasuna-eta-burujabetasuna-ii-.-alain-badiourekin-elkarketa. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License