Juantxo Estebaranz

Hiru zeharkako begiratu sutan dagoen munduari

2005/06/02


Bilboko Likiniano Elkartea kolektiboko kide Juantxo Estebaranzek, Periferiak topaketen barneko bere partaidetza hasteko, kontatu egin zuen nola gertatu zen bera kide den erakundearen sorrera, 80ko hamarkadaren amaiera aldean, Bilbon. Hainbat gizarte mugimendutatik zetozen pertsonak ziren, baina lan egiteko modu bat partekatzen zuten, eta bategite espazio bat sortu beharra ikusi zuten, hain zuzen ideologia partikularren gainetik egongo zen bat; eta Likiniano Elkartea sortu zen. Harrezkero hamabost urte igaro dira, eta denbora horretan zehar, ezkerreko pentsamendu batetik, oso lan handia egin dute hainbat kolektibo eta errealitateren materialei zabalkundea emateko ahaleginean. Gaur egun Likinianon liburutegi bat dago, biblioteka bat, eta toki zein nazioarte mailako zenbait gizarte mugimenduri buruzko artxibo historiko bat; musika produzitzen dute, poesia testuak eta literatura euskaraz, aldizkariak, fanzineak... Ezen interesatzen zaizkien ekimenak dira, eta horien alde egiten dute. Ondoren, azken hilabeteotan zehar proposatu dituzten ideietako batzuk aurkeztu zituen Juantxo Estebaranzek.


Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2005, septiembre 28). Juantxo Estebaranz. Retrieved abril 26, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/esfera-publikoa/juantxo-estebaranz. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License