384 Boletina

- Mugimenduzko irudien laborategia

 

ANIMAZIO TAILERRAK

Koordinazioa: Isabel Herguera

Data: Martxoak 3tik 5era

Gonbidatuak: Sheila Sofian, David Fain, Deborah Lavy, Sudhanya Dagsputa Mukherjee, Sekhar Mukherjee

Laborategiaren xedea da ingurune teoriko eta praktiko bat sortzea, ikus- entzunezkoen alorrean esperimentatu eta ekoizteko. Aurten egingo diren tailerrei esker, animazioaren teknika aurkeztuko zaie bai alor hori lehendik landu duten artistei, bai lehen aldiz datozenei.

 

Informazio gehiago

LIM10

 

 

- Animac Artelekun

 

AURKEZPENAK – PROIEKZIOAK

Arteleku, 19:00etan.

Martxoak 2. “Truth Has Fallen”, Sheila Sofianen eskutik, autore berak egindako laburmetraien hautaketa. www.sheilasofian.com

Martxoak 3. Brou Animac, Animac10en aurkeztutako lan onenen hautaketa.

Martxoak 4. “The Lost Objects of Childhood”, laburmetraien hautaketa. Zuzendaritza: Deborah Levy.

Martxoak 5. “A Belated Premier”, Victor Bocharovek egindako Alexander Shirayev errusiar dantzari, koreografo eta animatzaileari buruzko dokumentala.

-----------------------------

HAURRENTZAKO PROGRAMA

Lekua: Tabakalera

Data: Martxoak 6

Ordutegia: 15:00etatik 19:00etara

15:00etan, Linterna mágica. Marco Ieie eta Stefanino De Angelisek eskainitako haurrentzako tailerra.

18:00etan, Petit Animac. Haurrei zuzendutako animazio-laburmetraien hautaketa.

 

Informazio gehiago

animac10

 

 

- Viena, mendearen hasiera

 

IRAKURKETA TALDEA

Koordinazioa: Iñaki Urdanibia

Datak: Martxoak 25, apirilak 22, maiatzak 20 eta ekainak 17

Ordua: 19:00etan

Lekua: Artelekuko dokumentazio zentroa

Izena emateko epea: Martxoak 19. Izena emateko bidali zure izen-abizenak eta telefono zenbakia arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Historialariek eta enparauek baieztatzen dutenez, 1914ko urteak eman zion hasiera XX. mendeari. Hizketa-gaitzat hartzen badugu lehen mundu gerraren amaierara arte austriar-hungariar inperioaren hiriburu izan zen hiria, Viena alegia, zera antzemango dugu, aspalditik gainbeheraren eta, aldi berean, berpizkundearen giroa bizi zuela hiri hark, hil-hurreneko giro haren eraginez sorkuntza indarberritu egin zela harrigarriki.

* Irakurketa taldea gazteleraz aurrera eramango da.

- Literatura larrutuz

 

IRAKURKETA TALDEA

Koordinazioa: Iratxe Retolaza

Datak: Asteazkenak. Martxoak 24, apirilak 14, apirilak 28 eta maiatzak 12

Ordua: 19:00etan

Lekua: Artelekuko dokumentazio zentroa

Izena emateko epea: Martxoak 19. Izena emateko zure izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Irakurgai hauen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama...

* Irakurketa taldea euskeraz aurrera eramango da.

- Hots Irratia#20: "Bassa Stagione" iada webgunean entzun daiteke.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2010, febrero 01). 384 Boletina. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/384-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License