370 Boletina

1. Mugatxoan 2009
TAILERRA - HITZALDIAK
Data: Irailak 7tik 18ra
Tailerraren data: Irailak 7tik 16ra
Mårten Spångberg eta Tor Lindstrandek eskainitako tailerra, gonbidatua Valeria Graziano
 
Tor Lindstrand eta Marten Spangberg 2004an hasi ziren elkarrekin lanean jarduten International Festival gisa, baina elkarrekin lan egin dute 90eko hamarkadaren hasieraz geroztik. Trabarik gabe mugituz performance, bideo eta arkitekturaren artean, teoria akademikoaren eta entretenimendu hutsaren artean. Valeria Graziano idazlea, irakaslea eta komisarioa gonbidatzen dute tailerra partekatzera. Egun, Londoneko Mikropolitika Ikerketa Taldearekin kolaboratzen du. Tailerrarekin batera, publikoari zuzendutako hitzaldi irekiak daude.
 
Irailak 10, 18:00etan Mårten Spångberg eta Valeria Graziano Homenaje a Houdini...y a menudo falta.....
Irailak 15, 18:00etan Mårten Spångberg eta Tor Lindstrand. International Festival-Disco Capital/Reversed Revolution.
Irailak 16, 18:00etan José Pérez de Lama. WikiPlaza y otros proyectos de espacios públicos digitales de hackitectura.net.
Irailak 17, 18:00etan Ewen Chardronnet. Escapismo y urbanismo unitario.
Performancea
Irailak 18, 18:00etan Loreto Martínez Troncoso. Finalmente, ¿con o sin título?


Informazio gehiago
 
mugatxoan

 
 
2. Ertz Jaialdia: Zarata eta Kapitalismoa
 TAILERRA
Koordinazioa: Mattin
Data: Irailak 14tik 17ra
Gonbidatuak: Mattin, Howard Slater, Anthony Iles, Emma Hedditch
Izena emateko epea: Irailak 7. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Partehartzaileak: Gehienez 12
ERTZ arte gunea sortzaile talde bat da, Bera herrian sortua arte garaikidearen zenbait alderdi lantzeko helburuz, bereziki izaera esperimentaleko proposamenak. Aurten, bere hamargarren urteurrena dela eta, atzera begirako dokumental bat aurkeztuko du, eta artista gonbidatuen tailerrak eta kontzertuak ere izango dira. 
 
Informazio gehiago
 
 ertz
 
 
 
3. My map is not your map
 
MINTEGIA - TAILERRA
Koordinazioa: José Luis Pajares
Data: irailaren 21etik 25era
Gonbidatuak: Dick Van Dijk, Lize Mogel, Fabien Girardin, Giles Lane, Julius von Bismarck
Parte hartzaileak: 12
Izena emateko epea: Irailak 14. Bidali zure datu pertsonalak zure CVa eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Mintegi honen garapenean kartografia aktiboekin eta lurraldearekin lan egiten duten proiektuak aurkeztuko dira, geokokapena (GPS) bezalako teknologiek arte proiektuak garatzeko dituzten aukerak erakutsiz.
Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.
 
Informazio gehiago
 
my map is not your map

4.  Arte, Sareak eta Ekosistema 2.0

ON LINE MINTEGIA
Koordinazioa: Pau Alsina
Data: urriaren 1etik 31era
Gonbidatuak: Josep Perelló, Raquel Rennó, Eugenio Tisselli , Pau Waelder
Izena emateko epea: Irailak 23. Bidali zure datu pertsonalak zure CVarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Honako mintegi honetan sareen papera ikertuko dugu, bere lan dinamika eta 2.0 ekosistemarekin duten erlazioa arte praktika ekoizpenen testuinguruan. Praktika hauek ikertuko ditugu, hala nola web 2.0 delakoaren egiturak eta dinamikak. Gerturatze hau ikuspuntu ezberdinetatik egingo dugu: filosofikoa, soziala, politikoa, biologikoa, fisikoa, ekonomikoa eta ekosistemetakoa.





5. MID_E´09. Patroigintza sortzaileari buruzko lantegia
 
TAILERRA
Egitaraua: 2009ko urriaren 5etik 6ra
Lekua:  Arteleku www.arteleku.net
Izena emateko epea: Irailak 14a arte. Doan. Gehienez 40 parte-hartzaile. Izena emateko eskaera, eta egitarauari buruzko informazio osoa: contacto@mid-e.com
Julian Robertsek (artista, moda sortzailea eta Londresko Royal College of Arteko ehungintza euskarrien masterraren tutorea) eskainitako tailerra artista eta moda diseinatzaileei zuzenduta dago, eta aztergai izango ditu Substractive Cutting teknika berriztatzaileak eskaintzen dituen aukerak, hau da, ehuna euskarri, sortzeko eta artegintzan erabiltzeko eskaintzen dituenak.
 
Informazio gehiago


mide
 

6. Riot Flesh
AURKEZPENA

Lekua: Arteleku
Data:  Irailak 4, ostirala
Ordua: 19:00etan

Riot Flesh “prints” Rosa Parma; Riot Flesh “short films” Ander Lauzirika; Fancine de cine Fuerza Vital; San Son (Dj) Jorge Nuñez (Vídeo)

Rosa Parmaren Riot Flesh aurkezpena Artelekun maiatzan zehar aurrera eramandako eta Iñaki Graceneak koordinatutako “Errore Kodea” prozesu tailerraren emaitzei eta ondorengo deribazioei gerturatzean datza. Tailerrean landu zena, arte praktikaren teknika konkretu batetan arreta jartzea izan zen, teknika bera esperimentazio eta meztizaje moduan pentsatuz. Aurkeztutako proiektuak serigrafiatik garatuak izan ziren, honako hau praktika zabal bezala eta aukera hibridoekin ulertuta.

www.rosaparma.com

rosaIrailak

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. admin. (2009, septiembre 03). 370 Boletina. Retrieved abril 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/370-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License