363 boletina

1. INTERACTIVOS?'09 ARTELEKU. Gertakari Mistoak Euskarri Hibridoetan.

TAILERRA

Zuzendaritza: David Cuartielles eta Moisés Mañas

Data: Uztailak 16tik 30era

Gonbidatuak: Paul Sermon, David Sjunnesson , Jussi Ängeslevä, Emanuel Mazza

Alberto Cerro, Carles Gutierrez, Christian Parsons, Daniel Palacios, Ion Cuevas, Jaime de los Ríos, Nader Koochaki, Walter Langelaaren proiektu aukeratuak

Medialab-Prado-ren lankidetzaz

 

HITZALDI IREKIAK

Uztailak 17, 12:00etan. Aukeratutako proiektuen aurkezpena.

                     19:00etan  MARCOS GARCÍA, LAURA FERNÁNDEZ

Uztailak 20, 19:00etan  JUSSI ÄNGESLEVÄ (ART+ COM)

Uztailak 27, 19:00etan  PAUL SERMON

Uztailak 30, 19 :00etan ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA


363interactivos

 

 

2. INFORMATION KINETICS: EGOVIZ

TAILERRA

Koordinazioa: Bestiario (Santiago Ortiz, Miguel Cardoso, Tiago Henriques)

Datak: Abuztuak 10etik 22ra

Proiektuen harrera data: Epea uztailak 26 arte luzatu da

Proiektuen kolaboratzaileen harrera data: Abuztuak 3

8 proiektu hautatuko dira: Proiektuen laburpenen argitalpena webgunean egingo da

Gonbidatuak: Manuel Lima (www.mslima.com/, www.visualcomplexity.com), Fabien Girardin (http://www.girardin.org/fabien/), Marcos Weskamp (www.marumushi.com/), Ángela Zoss http://ivl.slis.indiana.edu/).

 

Tailer honen helburua datuen bistaratzearen bidez ikuspegi zientifikoa arte adierazpenarekin elkartzea da. Egungo gizartean informazioz gainezka bizi gara, baina gogoeta aipagarriak lortzea bereziki zaila izan daiteke. Informazioa antolatzea, ikuspegi desberdinak ekartzea, azterketa erraztea edo estalita dagoena ikusgai jartzea artistak sarritan egin beharreko zereginak dira. Horrenbestez, egokia dirudi artistari bere ikerketak beste ikuspegi batzuetatik egitea ahalbidetuko dioten tresna kontzeptual eta teknikoak eskaintzea.

Proiektuen arduradun eta kolaboratzaileei ostatua emateko aukera dago.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko 3 kreditu eskura daitezke

Izena emateko fitxa

 

 

3. Inprobisatu? Praktikatuz eta ingurunea aztertuz...

TAILERRA

Koordinazioa: Audiolab
Data: Abuztuak 3tik 7ra
Gonbidatua: Jean-Luc Guionnet
Izena emateko epea: Uztailak 20

Partehartzaileak: Gehienez 12

Tailer teoriko-praktiko hau inprobisazio librearen bidean dagoeneko abiatuak diren musikariei eta soinua lantzen duten artista eta sortzaileei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek beren musika-tresna akustiko nahiz elektrikoekin etorri behar dute, eta inprobisazio ariketak egingo dituzte, horiek gero eztabaida teorikoekin tartekatuko direlarik.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu 1 eskura daiteke.

Izena emateko fitxa

 

 

4. Litografia

TAILERRA

Don Herbert-ek eskainia

Tailerra: Abuztuak 3tik 28ra

Izena emateko epea: Uztailak 25

Urte askotan Artelekuk litografia tailerrak antolatu izan ditu Don Herbert maisuaren zuzendaritzapean. Tailer horien helburua partaideak litografiaren tekniketan murgilaraztea da eta bertan estanpazio-prozesua hasieratik bukaeraraino landuko da: papera prestatu, estudioa txukundu eta muntatu, matrizearen trataera kimikoa egin eta estanpazioa bera bukatu. Betiere, Don Herbert estanpatzaile maisuak gainbegiratuko du prozesu osoa.

Izena emateko fitxa



Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 15). 363 boletina. Retrieved abril 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/boletinak/363-boletina. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License