379 Boletina
- Performance Edizioa Foroa
Zehar aldizkariaren 65. alea, Performance Edizioa aitzakitzat hartuta, Foro berria abian da Artelekuko webgunean. Foroaren koordinatzailea Itziar Okariz da, eta bere aurkezpen testuarekin ireki da foroa. Bertan komentarioak, galderak eta iruzkinak egin daitezke.
- Marraz(i)oak. Ilustratzaile topaketa
TAILERRA - TOPAKETA
Antolatzaileak: Galtzagorri Elkartea, Arteleku
Data: Azaroak 16tik 20ra
Gonbidatuak: Harkaitz Cano, Ignasi Blanch Gisbert
Eleberri grafikoa nahiz album ilustratuen gidoigintza eta irudigintza topaketak. Eleberri eta album ilustratua auzipean; gidoia eta ilustrazioa elkarrizketan, edukiak eta teknika egokien bila.
Obra grafikoaren edukia eta forma, gidoi baten eraikuntza, pertsonaien egitura, irudien gaineko begiradaren sintaxia, album ilustratu baten eraikuntza, teknika desberdinak, irudiaren egitura album ilustratu batean, eleberri grafikoa eta autoedizioa bezalako gaiak jorratuko dira.
Beste Albisteak
- Grants 2010 Bekak
DEIALDIA
Aurkezteko epea: Azaroak 2tik 13ra
Bilbao Bizkaia Kutxa eta Bilbao Arte Fundazioen bekak.
Deialdi honek edozein diziplinatako proiektu artistikoak, indibidualak edo taldekoak aukeratzea du helburu, 2010 urtean zehar burutzeko. Bekadun proiektuetarako aurreikusten den iraupena gutxienez sei hilabetekoa eta gehienez urte batekoa izango da, datorren urtarriletik aurrera.
Diru-laguntza modalitateak:
- Behin-behineko lagapeneko espazioetarako hamar beka
- Tailerretarako hamar beka
