56 Artxiboaren gaitza

Zehar #56

56 Artxiboaren gaitza

Ezarritako hariari jarraitzen

Zer da editorial bat?
Zer ikusi dut, zer irakurri dut, zer esan didate artxibo ofizialaren eta erakusketaren eta ekintza kulturalaren bidegurutzean, ekitaldi kulturalen, eboluzio teknologikoen lekukoak, "ikustea, entzutea eta abar da lekuko izatea, baina lekukotasuna ematea, hitz egitea da beti, diskurtso bat izatea, bere gain hartzea, sinatzea. Diskurtsorik gabe ezin lekukotasunik eman"*. Hemen idazki eran bilduriko diskurtsoak, garai batean, politika batean kokaturik daude, eta horretaz jakitun dira, jadanik iraganean orainaren aztarna diren ber.

Zer irakurri dut orduan? Gorputzaren, behatzen, begien, irakurketaren oroitzapena lehen iragazki gisa. Artxibo historikoaren eta artxibo kulturalaren arteko lotura horri erakusketa dei diezaiokegu. Arte objektua jadanik dokumentu gisa, jadanik artxibo gisa, desagertu eta inoiz itzuliko ez den objektuaren eta objektuaren testuinguruaren ordezkatzaile fetitxista. Egintza, obra, diskurtsoak oro, beste hainbat aberastasun eta empowerment iturrirekin loturik kokatzea. Egintza, obra, diskurtsoak oro beren ingurunean, beren harreran kokatzea. Muga beti gaindituak: obraren eta lanaren artekoak, dokumentuaren, artxiboaren eta artearen artekoak, egilearen jarreraren eta jabetza nahiaren artekoak.

Testu bakoitzak aztertuko duen autoreak ikusi edo egin duenaren baldintzei buruz, zeren autorea eboluzio teknikoan, politikoan kokatzen baita, zeren autore horiek denboran kokatzen baitira, gainerako autore, erakunde, teknikekin loturik daudela. Testuak, obrak, lekukotasunak, dokumentuak egoeran. 


*Derrida, J. & Stiegler, B. Echographies de la télévision, Paris : INA/Galiée, 2002

 

Laurence Rassel

 


zehar56.pdf — PDF document, 1668Kb

naia

Soinu komunak. Xabier Erkizia

“Lo que tiene la música de singular y anómalo es esto: transmitirla e interpretarla son un acto único. Un libro o un cuadro se pueden conservar en una biblioteca o en un museo, después de ser interpretados, pero es otro acto, autónomo, y que no tiene que ver con su simple conservación. La música, no. La música es sonido y existe en el momento en que se toca, y en el momento en el que es tocada, no se puede evitar interpretarla.”


Alessandro Baricco
El alma de Hegel y las vacas de Wisconsin


Erkizia_eu.pdf — PDF document, 79Kb

naia

Nik markatzen dut minutua. Azucena Vieites

Duela gutxi elkarrizketa batean, musika talde bateko kideei galdetu zieten ea zerk bultzatzen zituen besteen kantak jotzera, eta haiek erantzun: “Eskuarki, atsegin ditugun kantuak hartzen ditugu, eta geure ikuspegi propioa ematen saiatu”. Aldizkari berean, Londresen bizi den diseinatzaile batek dio musika oso garrantzitsua dela bere lanerako: “Musika estilo bakoitza estetika bat da, gogo aldarte bat”.


vieites_eu.pdf — PDF document, 84Kb

naia

Artxibo kulturak, bidean den proiektu bat. Jorge Blasco Gallardo

Artxibo kulturak Fundació Antoni Tàpiesen sortu zen 2000ko udazkenean. Erakusketa euskarri eta muntaia gisa, halako ukitu historiografiko bat du. Ukitu horren eraginez, irudiak eta testuak antolatzen dituzten sistemetako askok sorburu komuna partekatzen dute. Izan ere, oroimenaren antzerki eta jauregi errenazentistek, bitxikeria kabineteek, lehenbiziko erakusketa zientifikoek, lehenbiziko areto fotografikoek, propagandazko erakusketek eta holokaustoaren irudikapen hurbilekoek (are zapalkuntzarekin lotutako beste tragedia batzuek ere) etengabe gurutzatzen dute artxiboaren eta erakusketaren artean dagoen lerroa. Dena den, abiapuntua ez dute hainbeste sorburu edo genealogia horretan, baizik eta XX. mendeko artista eta narratzaileek artxiboetan izan dituzten eskuhartzeetan, eta informazioa biltzeko, oroimena eraikitzeko eta errealitatea antolatzeko moduaren inguruan lan horiek egin duten argian; izan ere, modu horrexek markatu du, eta markatzen jarraitzen du, gure kultur eta gizarte eremu osoa.


Editoriala_eu.pdf — PDF document, 64Kb

naia

Gaitz sendaezina. Miren Jaio

artxiboa iz 1 dagoeneko jazo diren gertakariak erregistratzen dituzten dokumentuen bilduma 2 Kontakizun nagusiek berezkoa duten elementua, osotasuna eta unibertsaltasuna izan nahi dituena, baina izaeraz ez-osoa eta partziala dena 3 Hausturak sortzen ditu existentzia osotasun etengabea eta gorabeherarik gabea dela ulertzeko joeran 4 Izaera funtzionala du: iraganaren artxiboa orainari eta etorkizunari zentzua emateko erabiltzen da 5 Bere baitatik kanpora ez da ia ezer geratzen, eta omnipresentea da iruditeria kolektiboan.

Artxibo hitzak, hortaz, adiera asko ditu. Ondoren, artxiboaren gaitza analizatzen saiatuko gara, hiru adiera aztertuta.


MIREN JAIO_eu.pdf — PDF document, 105Kb

naia

Papera eta pixela, mutazioa edizioan. Alessandro Ludovico

Ez zen gertatu paperaren heriotza

XX. mendearen hasieran paperaren heriotza iragarri zen.

Halaxe gertatu behar omen zuen, indarretxe publiko sortu ahala eta, horien eraginez, eraginez etorritako irratia eta telegrafoa bezalako medio iraultzaile berriak hedatu ahala. Bulkada berritzaile hark hipotesi bat finkatzea ekarri zuen, alegia, ahotsaren transmisio elektrikoak inprimatutako informazioaren banaketaren amaiera ekarriko zuela, eta aldizkari zein liburuen lekua hartuko zuela ahotsak, bizkorrago transmititzen baitzen kable bidez. Bazirudien etorkizuna kableak nonahi ezartzean zegoela; horrek hedatu egingo zuela etxe bakoitzeko edo espazio publikoetako liburutegien edukia, entzungailuak zituzten nolabaiteko kiosko igorleen bidez.


LUDOVICO_eu.pdf — PDF document, 71Kb

naia

Artxibo gogotsua. Leire Vergara

1994an Londresen, Jaques Derridak Memoria: artxiboen gaia nazioarteko sinposioaren barruan eskaini zuen hitzaldian, Artxiboaren kontzeptua: freudtar inpresioa, artxiboa memoriaren erabilerarekiko egitura akats bat zela aipatu zuen, hil-irrika bere horretan errealitatea erregistratzeko desira bera mugitzen duen mehatxua eta motorra dela. Hitzaldi hori argitaratzean, Derridak izenburua aldatzea erabaki zuen: Artxiboaren gaitza: freudtar inpresioa1.


Vergara_eu.pdf — PDF document, 118Kb

naia

Copyrightik gabeko mundua imajinatzen. Joost Smiers, Marieke van Schijndel

Copyrighta artistei diru sarrera egokiak bermatzeko bidea izan zen behinola. Benetan hala funtzionatzen zuen edo ez alde batera utzita —gehienek ez zuten sekula sosik atera eta gaur egun ere, ez diote zentimorik zor sistemari—, onartu behar dugu copyrightak oso bestelako helburua duela egungo munduan. Gaur egun musika, publizitate, irudi eta filmen industriako konglomeratuen tresna da, euren merkatuak kontrolatzeko. Eurek erabakitzen dute eurek harrapatu dituzten materialak besteek erabil ditzaketen edo ez.


smiers_eu.pdf — PDF document, 78Kb

naia

Jabetza Intelektuala liburutegian agertzen denean. Ramón Salaberria

Garai latzak dira ondasun publikoentzat; liburutegi publikoen aurkako erasoak ez du etenik. Jabetza Intelektualaren aitzakian hainbat xedapen onartu dira debekatzeko, esate baterako, norberak erabiltzeko kopiak egitea edo liburutegien kasuan, dokumentu digitalak kontserbatzeko kopiak ateratzea. Ez da hori, ordea, artikulu honen gaia, izan ere, beste arau baten bidez mailegu bakoitzeko diru kopuru jakin bat ordaintzera behartu nahi dituzte liburutegiak.


Salaberria_eu.pdf — PDF document, 43Kb
Dokumentu Akzioak