Artxibo kulturak, bidean den proiektu bat. Jorge Blasco Gallardo

Artxibo kulturak Fundació Antoni Tàpiesen sortu zen 2000ko udazkenean. Erakusketa euskarri eta muntaia gisa, halako ukitu historiografiko bat du. Ukitu horren eraginez, irudiak eta testuak antolatzen dituzten sistemetako askok sorburu komuna partekatzen dute. Izan ere, oroimenaren antzerki eta jauregi errenazentistek, bitxikeria kabineteek, lehenbiziko erakusketa zientifikoek, lehenbiziko areto fotografikoek, propagandazko erakusketek eta holokaustoaren irudikapen hurbilekoek (are zapalkuntzarekin lotutako beste tragedia batzuek ere) etengabe gurutzatzen dute artxiboaren eta erakusketaren artean dagoen lerroa. Dena den, abiapuntua ez dute hainbeste sorburu edo genealogia horretan, baizik eta XX. mendeko artista eta narratzaileek artxiboetan izan dituzten eskuhartzeetan, eta informazioa biltzeko, oroimena eraikitzeko eta errealitatea antolatzeko moduaren inguruan lan horiek egin duten argian; izan ere, modu horrexek markatu du, eta markatzen jarraitzen du, gure kultur eta gizarte eremu osoa.


Editoriala_eu.pdf — PDF document, 64Kb
Dokumentu Akzioak