Copyrightik gabeko mundua imajinatzen. Joost Smiers, Marieke van Schijndel
Copyrighta artistei diru sarrera egokiak bermatzeko bidea izan zen behinola. Benetan hala funtzionatzen zuen edo ez alde batera utzita —gehienek ez zuten sekula sosik atera eta gaur egun ere, ez diote zentimorik zor sistemari—, onartu behar dugu copyrightak oso bestelako helburua duela egungo munduan. Gaur egun musika, publizitate, irudi eta filmen industriako konglomeratuen tresna da, euren merkatuak kontrolatzeko. Eurek erabakitzen dute eurek harrapatu dituzten materialak besteek erabil ditzaketen edo ez.
smiers_eu.pdf — PDF document, 78Kb