0 Comments
Lorategia. Cecilia AnderssonJoan den udako arratsalde batean, Artelekuko agertoki berrietako baten aurrean jarri nintzen. Oso leku ona zen. Ikuspegi ederrak zeuden eta, nahi izanez gero, eskua luzatu eta ukitu nitzakeen agertokian antzezten ari ziren pertsonaiak. Haizetxo nagi bat zebilen jolasean atzeko zuhaitz aldatu berrien hostoen artean. Zuhaitz horiek lerro zuzen paralelotan daude ezarrita, eta argi zegoen antolamendu horrek haizeak zuhaitzen artean doinu egokia erraz aurkitzea zuela xede. Horrenbestez, arratsalde hartan, agertoki berriaren aurrean egoteaz gain, Artelekuko atzeko lorategian jarritako orkestra berria nuen lagun. Zehar49anderssone.pdf — PDF document, 29Kb Gorputzak agertokian. Yvanne ChapuisElkarrizketa honetan Jennifer Lacey (JL) eta Nadia Lauro-k (NL) $Shot-i buruz hitz egiten dute. $Shot gay pornografiaren eta mangaren irudietan inspiratzen da, baita minimalismoaren pentsamenduaren berrirakurketa ironikoan. Pieza hau Artelekun 2002ko ekainean aurkeztu zen Ion Munduate eta Blanca Calvo-k koordinatu zuten Mugatxoan programan. Zehar49yvannee.pdf — PDF document, 331Kb Artzainak eta ordenagailuak. Kirmen UribeLiteratura eta fraktalei buruzko bariazioak. Sorian egin genuen geldialdia. Mutil koskorra nintzen artean. Sorian Santo Domingo elizara egin genuen bisita. Aita ez zen elizara sartu, kanpoan geratu zen, atarian eserita zegoen gizon batekin hizketan. Aitaren ustez hobe zen askotan elizak beraiek baino areago, eliz atarira biltzen den jendea ezagutzea. Ama eta anaiok barrura sartu ginen. Atera ginenean solasean ari ziren artean bi gizonak. Arrotz egiten zitzaidan aita halako gizon batekin berbetan ikustea, eta neure buruari galdetzen nion zer izango zuten elkarri esateko arrantzale batek eta garizko itsasoak baino ezagutzen ez zituen agure hark. Zehar49kirmene.pdf — PDF document, 38Kb Real Society. Phil CollinsElkarrizketa honetan, Phil Collins artistak Front Line Compilation programan, D.A.E.k (Donostiako Arte Ekinbideak) gonbidatuta, egin duen ekarpenari buruz hitz egin du, Real Society lanari buruz hain zuzen ere. Donostiaren berezitasunean inspiratuta, kameraren aurrean biluztasuna azaldu nahi zuten guztientzako argazki saio ireki bat antolatu zuen Phil Collinsek. Zehar49collinse.pdf — PDF document, 43Kb |
|