prueba

 
389 boletina: 2010/uztaila

1.- Orem Ambarchi

2.- bart hess. gorputzaren implementazioa?

3.- Serigrafia: Artista-Liburu Elektronikoak

4.- musika eta konzeptua

5.- entzute animalia

6.- hots!irratia#24: francisco lópez: hmson

7.- don herbert: "esku pausatua" 1975 - 2010

8.- Mugatxoan Deialdia: 2.fasea

9.- Arkitektura kolektiboak. t1: Etxebizitza modulua

10.- Urban Market gaur

Orem Ambarchi

AURKEZPENA - KONTZERTUA

Koordinazioa: Audiolab

Data: Uztailak 7

Ordua: 19:00etan

Oren Ambarchi Australiako konposatzaile eta multi instrumentalista da, bere ibilbidean ohiko hurbilketa instrumentalak gainditzeko ahalegina erakutsi duena. Bere lana bereziki gitarraren esplorazioan oinarritzen da, tresna hau abstrakzio arraro baterantz eramanez, bere ageriko nortasuna galtzen duen eta tresna soil izatetik soinu ikerketari eskainitako laborategi bihurtzen den arte.

Informazio gehiago

BART HESS. gorputzaren inplementazioa?

TAILERRA

Koordinazioa: Yox

Data: Del 13 al 15 de julio

Ordutegia: Uztailaren 13a eta 14a, 10:00 - 13:00 / 14:00 - 18:00 Uztailaren 15a, 10:00 - 14:00

Izena emateko epea: uztailaren 6a. Bidali zure CVa, zure lanaren bi irudi eta motibazio gutun bat info@colectivoyox.com helbidera

Hautatuei uztailaren 7an jakinaraziko zaie hautatuak izan direla.

Sorkuntza tailer esperimentala,“gorputzaren inplementazioa”gai duena, artista plastiko eta ikusizkoei eta arte ikasleei zuzendua. Parte hartzaileek aztertuko dute nola eragiten dioten elkarri gorputzak, objektuak eta argazkiak artearen munduan. Zenbait materialen bidez norberaren gorputza, edo beste batena, inplementatuko da; esperimentuak sortuko ditu, zeinak argazkiak baliatuko eta erregistratuko dituen zentzua aldatuz edo ezarriz. Lan onenak hautatuta, MID_E Studio 010 testuinguruan jarriko dira erakusgai. Programa hori MID_E [www.mid-e.com] nazioarteko erakusketako zortzigarren ediziokoa da.

Informazio gehiago

Serigrafia: artista-liburu elektronikoak

TAILERRA

Enrique Tomásek eskainia

Aholkularitza teknikoa: Nerea López

Data: Uztailak 19tik 24ra

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, aholkularitza teknikoa arratsaldeetan

Proiektuen aurkezpena: Larunbata, 10:00etatik 14:00etara

Parte hartzaileak: Gehienez 12

Izena emateko epea: Uztailak 10. Bidali zure datu pertsonalak, serigrafiarekin duzun erlazioa (izan badu), CVa egindako lanen argazkiekin eta burutu nahi den proiektuan erabiliko diren materialekin arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Tailerrean parte hartzen dutenek beren esperimentazioan eta ikerketan oinarritutako artista liburu elektroniko bat ekoitziko dute, betiere irakaslearen gidaritzapean. Horretarako, era guztietako bitarteko tekniko, grafiko, kontzeptual, plastiko, birtual, digitalak... erabiliz, liburu elektronikoen nahiz ohiko liburuen gaineko sortze lana bultzatuko da, ikasleen interesen eta esperientziaren arabera.

Ez da beharrezkoa ezagupen teknikorik izatea. Azken egunean emaitza guztiak ikusgai jarriko dira.

Informazio gehiago

Musika eta kontzeptua

TAILERRA

Matthieu Saladinek eskainia

Koordinazioa: Aitor Izagirre, Audiolab

Data: Uztailak 26tik 30era

Izena emateko epea: Uztailak 14. Bidali zure datu pertsonalak eta zure CVa motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Musika ez baita, bakarrik, soinuekin jolas egiteko modu bat, baizik eta baita soinuen eta isiluneen bidez galderak egitekomodu bat ere. Aste honetan barrena saiatuko gara, tailerretan eztabaidak sortuz, obrak aztertuz eta musika entzunez eta joz, galderak egiten musikaren eta kontzeptuaren arteko harremanei buruz, sakonki aztertu nahi baitugu, eragimen kritikoko gogoetak bultzatuko ditugulakoan, zer dioskun musikak, bere forma ugariekin, musikari buruz, bere historiari buruz, bere hedadura sozial eta estetikoari buruz, eta, aldi berean, bera bizi den gizarteari buruz.

Informazio gehiago

entzute animalia

TAILERRA

Slavek Kwi a.k.a. Artificial Memory Tracek eskainia

Koordinazioa: Audiolab

Data: Abuztuak 9tik 13ra

Izena emateko epea: Uztailak 29. Bidali zure datu pertsonalak eta zure CVa motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Lantegi honek animalien ahotsen unibertsoa ikuspegi ezberdinetatik esploratu nahi du: animalien ahotsak, keinuak eta hauen asoziazioak, zeinuak, komunikazioak, hiztegiak, transferentziak, interpretazioak...
Hortarako zenbait ariketa proposatuko dira, halanola: landa grabaketa saioak (ordutegi ezberdinetan, parte hartzaileen aukeren arabera), entzumenaren bidez ingurune ugariren esplorazioak, analisi, ikerketa eta eztabaidarako baliatuko diren materialen entzunaldiak...

Informazio gehiago

Hots!Irratia#24:"FRANCISCO LÓPEZ: HMSON" iada webgunean entzun daiteke

don herbert: “esku pausatua” 1975-2010

ERAKUSKETA

Data: Ekainak 30etik irailak 4ra

Ordutegia: 11.00 – 14:00 / 16:00 – 20:00

Lekua: Koldo Mitxelena. Sala Ganbara

Jose Angel Artetxek komisariatua / Javier Baldaren muntaia

Don Herbert maisu estanpatzailea da 1974tik eta Artelekuko litografia tailerreko arduraduna da 1987a ezkero. Ikasketak Moorehead State Universityn egin zituen eta graduondokoak Los Angeleseko Otis Art Instituten. Kenneth Price artista kaliforniarrarekin lan egin zuen 1969tik 1972ra eta litografo gisa Michiganeko Lakeside Studioan. 1974tik 1980 bitartean estanpatzaile gisa sartu zen 15 Taldean. Madrilen, Don Herbert estanpazio estudioa sortu zuen (1980-1993) eta 1993an, Artelekun, Don Herbert estudioa.

40 herrialde baino gehiagoko artisten lanak estanpatu eta editatu ditu. Margolari aparta ere bada; bere lanak hainbat bilduma ospetsuetan daude, hala nola, Madrilgo Reina Sofía Museoan, Cuencako Arte Abstraktuko Museoan, Gasteizeko Artium Museoan, Madrilgo Juan March Fundazioan, Plácido Arango Bilduman, Francisco Betancourt Bilduman eta abarretan.

Informazio gehiago

Mugatxoan deialdia: 2.fasea

TAILERRAK

Xavier Le Roy eta Gary Stevensek eskainita

Koordinazioa: Mugatxoan (Ion Munduate eta Blanca Calvo)

Data: Irailak 20tik urriak 3ra

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, goiz eta arratsaldeko dedikazio intentsiboarekin

Lekua: Fundaçao de Serralves, Oporto

Parte hartazaileak: Gehienez 15

Izena emateko epea: Uztailak 20

Mugatxoan 2010 deialdia zuzendua dago arte bisualean, performancean eta dantzan interesatuta dauden eta beren lan prozesua beste batzuekin partekatu nahi duten artistei.

Zure piezak sortzen hasi nahi baduzu, dagoeneko zer edo zer egina baduzu baina obra berriak egin nahi badituzu, ideiaren bat baldin baduzu baina inoiz ez denborarik ez lekurik izan ez baduzu ekiteko, lanerako egokiera bat eskaini nahi dizugu, non partaide guztiak zure antzeko egoeran egongo baitira. Beraz, programatutako tailerretara ere joan ahal izango zara eta artista gonbidatuen lan prozesuak ezagutzeko aukera izango duzu, proiektu bati ekiteko estrategia desberdinak ezagutzearren.

Informazio gehiago

  BESTE BERRI BATZUK

ARKITEKTURA KOLEKTIBOAK. t1: Etxebizitza modulua

TAILERRA

Laguntzailea: Arteleku

Straddle3, Recetas Urbanas, M-etxea eta Todo por la Praxisek eskainia

Data: Uztailak 12tik 17ra

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Lekua: Fundaçao de Serralves, Oporto

Parte hartzaileak: Ziriza (Pasaia)

Izena emateko epea: Irekia, webgunean izena ematea beharrezkoa delarik, edozein hiritarri zuzenduta, jorratuko den gaiaren inguruko ezagutza izan edo ez izan.

Plazo de inscripción: Uztailak 9. Izen-ematearen kostua 10€-koa da, topaketaren antolaketan boluntario-lanengatik trukatzeko aukera egongo delarik. Izena emateko, Formulario hau bete.

Edukiontziak gaur egungo etxebizitzari alternatiba egiazko eta eraginkorrak direla abiapuntutzat hartuta, hauetako batzuk etxebizitza gisa moldatuko dira, topaketan zehar erabiltzeko. Etxebizitza nomada edo ibiltarien gaia jorratuko da, eta Zirizako egokitzapen lanak egingo dira ere.

Informazio gehiago

Urban Market Gaur

LAN-MAHAIA - ERAKUSKETA

Artelekurekin elkarlanean

Gonbidatuak: Vaumm Arquitektura, Koldo Telleria, Eva Salaberria, Juan Aizpitarte, Elke Roloff, Ibon Salaberria

Data: Uztailak 2

Ordutegia: Lan-mahaia, 19:00etan. Inaugurazioa, 20:00etan

Lugar: COAVN Gipuzkoa. Frantzia Pasealekua 11, Donostia

Proiektu honekin Donostiako Txomin-Loiola auzoko eraldaketaren gaineko partaidetza prozesuen eztabaida ireki nahi da. Artelekun, 2009 urteko Urria/Abendua bitartean Cecilia Andersonen gidaritzapean burutu zen Urban Market tailerraren experientziak aurkeztuko dira, lan mahia inguru baten bitartez.

Honekin batera, tailerreko kideak osatutako ikusentzunezko instalazio bat izango da, tailerreko emaitza aurkeztuko da etxeko kutsua izango duen agertoki baten bitartez. Honela, bertaratutako pertsonen eta instalazioaren elementuen artean elkarekintzarako aukera izanen da, nolabait obraren osaketa ahalbidetuko duena.

Informazio gehiago

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. Xavi. (2011, junio 09). prueba. Retrieved abril 25, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/publicaciones/boletines/prueba. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License
Boletín
Apuntate al boletin
(Required)