Koordinazioa: YOX kolektiboa
Tailerraren ordutegia:
Uztailaren 13a eta 14a. 10:00 - 13:00 / 14:00 - 18:00
Uztailaren 15a. 10:00 - 14:00
IZEN EMATEA
Bidali zure CVa, zure lanaren bi irudi eta zure motibazioen gutun bat hona: info@colectivoyox.com
Izena emateko epea: uztailaren 6a.
Hautatuei uztailaren 7an jakinaraziko zaie hautatuak izan direla.
BART HESS. Biografia.
Holanda. Artista plastiko eta ikusizkoa, artearen eta publizitate komunikazioaren eremuetan lan egiten duena.
Animazioa, bideoa, argazkigintza, esku-hartze plastikoa (materialak, protesiak) eta moda hartzen ditu giza forma esploratzeko eta gorputzaren imagineria propioa proiektatzeko.
Lucy McRae bezalako artistekin eta Walter Van Beirendonck eta Iris Van Herpen bezalako moda diseinatzaileekin lan egin du, itzal handiko marka eta medioekin. Belgika, Frantzia, Holanda, Italia, Erresuma Batua eta Taiwan bezalako herrialdeetan egin ditu erakusketak, eta nazioarteko zentroetan zenbait tailer eman ditu giza formari buruzko esperimentazio artistikoan oinarrituta. www.barthess.nl