Matthieu Saladinek eskainia
Koordinazioa: Aitor Izagirre, Audiolab
Data: Uztailak 26tik 30era
Izena emateko epea: Uztailak 14. Bidali zure datu pertsonalak zure CVa eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Musika ez baita, bakarrik, soinuekin jolas egiteko modu bat, baizik eta baita soinuen eta isiluneen bidez galderak egiteko modu bat ere. Aste honetan barrena saiatuko gara, tailerretan eztabaidak sortuz, obrak aztertuz eta musika entzunez eta joz, galderak egiten musikaren eta kontzeptuaren arteko harremanei buruz, sakonki aztertu nahi baitugu, eragimen kritikoko gogoetak bultzatuko ditugulakoan, zer dioskun musikak, bere forma ugariekin, musikari buruz, bere historiari buruz, bere hedadura sozial eta estetikoari buruz, eta, aldi berean, bera bizi den gizarteari buruz.
Matthieu Saladin musikaria eta ikerlaria da. Bere konposizioak musikarenganako hurbilketa kontzeptual bat dira. Forma musikalen historiaz eta musikaren eta gizartearen arteko harremanaz hausnartu du.. Estetikako Doktoretza du egina Parisko 1 Unibertsitaten (Panthéon-Sorbonne), musika esperimentalaren estetikari buruzko ikerketa batekin. Musiken historia eta estetikako (XX. mendea) irakasle-irakurlea da Lilleko Unibertsitatean (FLSH), eta musika herrikoei buruzko Volume! aldizkari akademikoaren koeditorea da.