Enrique Tomásek eskainia
Aholkularitza teknikoa: Nerea López
Data: Uztailak 19tik 24ra
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara; arratsaldetan aholkularitza teknikoa
Proiketuen aurkezpena: Larunbatean 10:00etatik 14:00etara
Parte hartzaileak: 12 gehienez
Izena emateko epea: Uztailak 10. Bidali zure datu pertsonalak, serigrafiarekin duzun erlazioa (izan badu), CVa egindako lanen argazkiekin eta burutu nahi den proiektuan erabiliko diren materialekin arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Tailerrean parte hartzeko hautapena tailerreko arduradunak egingo du.
Artistek beren sormen jardueran, askotan serigrafiatik, «liburu» euskarria nola erabiltzen duten aztertuko dugu, eta gaur egun aurkezten zaizkigun moduan liburuei, ustez, ezartzen zaizkien aukeren eta mugen inguruko eztabaida sorraraziko dugu etengabe.
Tailerrean parte hartzen dutenek beren esperimentazioan eta ikerketan oinarritutako artista liburu elektroniko bat ekoitziko dute, betiere irakaslearen gidaritzapean. Horretarako, era guztietako bitarteko tekniko, grafiko, kontzeptual, plastiko, birtual, digitalak... erabiliz, liburu elektronikoen nahiz ohiko liburuen gaineko sortze lana bultzatuko da, ikasleen interesen eta esperientziaren arabera. Ikasleak nahasketak, hibridazioa eta esperimentazioa egitera bultzatuko ditugu, jasotzen dituzten edukietan, itxura fisikoan, sortzeko moduan, izaera material eta kontzeptualean, elkarreragineko teknologien erabileran, edo beste prozesu batzuetan duten txertaketan. Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa ezagupen teknikorik izatea. Azken egunean emaitza guztiak ikusgai jarriko dira.