Ez gugandik aldendu

Ez gugandik aldendu. No te separes de nosotros erakusketak Octavio Blasi, Iñaki Gracenea, Iñaki Imaz, Gabriela Kraviez, Juan Pérez Agirregoikoa eta Tulio de Sagastizabalen lanak agertuko ditu. Egileek aukeratu zuten halako izenburu zalantzagarria, erronka gisa edo eskari gisa, oroigarri pribatu gisa edo gonbidapen ireki gisa, erakusketaren oinarrian artista hauen elkarketa profesional eta pertsonal bat baitago, lanari aurre egiteko bateratasun bat.

Nork bere obraren moldea eta izaera gordeta, badute denek bilaketa eta jarrera antzeko bat: lanbidearen hausnarketak sortarazten duen bilaketa bat, artea izaki objektibo gisa eta langai gisa hartu nahi duena, norberaren historiaren ezagumendutik eta lanabesen erabileratik abiatuta.

 

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 09). Ez gugandik aldendu. Retrieved mayo 20, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/ekoizpenak/ez-gugandik-aldendu/ez-gugandik-aldendu. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License