TRADIZIOA, ITZULPENA ETA TRANSLITERAZIOA
Amaiera zoriontsu bat bilatzean, beti dugu eragozgarri bat tartean, zo- riontasuna aurkitzeko aukera izan arren amaiera posiblerik ez izatea alegia. Itamatatiuako kilombo-komunitatearekin lehen hartu-emana izan nuenetik ia-ia bost urte igaro diren honetan, hango jendeak eta paisaia argazkiz jasotzeko itzultzea pentsatu dut. Jakin badakit, baina, toki horri eta bertako jendeari buruzko testu bat osatzeko asmo oro espekulazio hutsa izango litzatekeela. Horregatik, itzulpena zeharo ireki eta akasduntzat planteatzen da; irekia, historia bat ezin delako amaitu, eta behatuak eta behatzaileak lotzen dituzten adiskidetasun edo gorro- tozko loturak eteten ez direlako.
BRANDAO_EU.pdf — PDF document, 199Kb