Enthusiasm_archive_workshopHeldu den otsailaren 22tik 24era Carles Guerra eta Leire Vergarak koordinatutako Enthusiasm_archive_workshop mintegia egingo dute Artelekun. Mintegi horrek Neil Cummings eta Marysia Lewandowska Enthusiasm proiektua du oinarri, Poloniako zine amateur mugimenduak joan den mendeko 50. hamarkadatik 80.era arte filmatutako pelikulekin osatutako artxiboa eta erakusketa.
Poloniako Errepublikan Popularrean sortutako zine-klubak langileei eguneroko bizitza filmean harrapatzeko beharrezko materiala ematen zitzaien lantegiei lotutako erakundeak ziren. Horrela, egileak autonomiaz eta era kolektiboan sartzen ziren ekoizpen bideetan. Artistek langile horiek eginiko pelikula ugari berreskuratzea lortu dute eta egunerokoaren genealogia izan daitekeena osatu dute tresna subertsibo gisa ulertuta. “Bildu dugun materiala langileek beraien etxeetan gordeta zeukaten eta erakunde publikoek ez zuten inongo interesik pelikula horiengan. Zine-klubetako kide zaharrengana jo beharra izan genuen eta Polonia osoa zeharkatu genuen horretarako. Askotan beraien etxeetan gordetzen zituzten filmaketak, ohearen azpian. Sakabanaturik zegoen materiala zenbaterainokoa zen ohartu ginenean, artxiboa bat osatzeko beharra zegoela ulertu genuen”.
PROIEKTUAREN ARTXIBOAN DAUDEN ZENBAIT PELIKULEN IRUDIAK
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, enero 27). Enthusiasm_archive_workshop. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/copyleft/enthusiasm_archive_workshop.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|