Joost Smiers eta Marieke Van Schijndel

Copyrightik gabeko mundua imajinatzen


Copyrighta artistei diru sarrera egokiak bermatzeko bidea izan zen behinola. Benetan hala funtzionatzen zuen edo ez alde batera utzita -gehienek ez zuten sekula sosik atera eta gaur egun ere, ez diote zentimorik zor sistemari-, onartu behar dugu copyrightak oso bestelako helburua duela egungo

munduan. Gaur egun musika, publizitate, irudi eta filmen industriako konglomeratuen tresna da, euren merkatuak kontrolatzeko. Eurek erabakitzen dute eurek harrapatu dituzten materialak besteek erabil ditzaketen edo ez. Eta baimenduz gero, zer baldintzatan eta zer preziotan. Europako eta Estatu Batuetako legeriak pribilegio hori alargunei ere hedatzen die - gutxienez hirurogeita hamar urte baditujatorrizko egilea hil ondoren! Ondorioak? Etengabe hazten ari den gure kultur adierazpenen zati bat

pribatizatzea, hori baita, hain zuzen, copyrightak egiten duena. Zer gehiago? Kultura eta artea elkarrekin banatzeko eskubide demokratikoa astiro baina ziur kentzen ari zaizkigula.


Artikulu hau Zehar aldizkariaren 56. alean argitaratu zen.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. larraitz. (2006, enero 03). Joost Smiers eta Marieke Van Schijndel. Retrieved mayo 05, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/copyleft/joost-smiers-eta-marieke-van-schijndel. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License