Lars Bang Larsen eta Soren Andreasen
We Rule The School: Solasaldiak eta ikerketa
2005.09.28
We Rule the School: Elkarrizketak eta ikerketa mintegian, Lars Bang Larsen eta Soren Andreasen bitartekaritzari buruz aritu ziren batez ere.
Lars Bang Larsen eta Soren Andreasen-en arabera, bitartekariari buruz esan ohi izan da agente konformista eta parasitoa dela, berezkotasunari hegoak mozten dizkiona. Pertsona kaskarra eta anonimoa da bitartekaria. Jakin beharko lukeena baino gehiago dakieneko susmopean bizi da beti. Bi hitzetan, leku hitsa du bitartekariak jendartean.
Nahiz eta idazle, pentsalari eta artista askok bitartekaritza desagertzea eskatu duten, gizartearen eta kulturaren birsorkuntza sistemaren erdigunean dago gaur egun ere. “Gure eguneroko gauzak egiteko, bitartekariengan inoiz baino konfiantza gehiago dugu gaur egun. Gure bizimodua errazagoa da kazetariei, bankeroei, diseinugileei eta horrelako jendeari esker. Beraz, modernitateak sinestarazi nahi izan digun bezain negatiboa al da bitartekaritza?, neoliberalismoak esaten digun bezain maltzurra?”, galdetu zuen Lars Bang Larsenek.
Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, enero 11). Lars Bang Larsen eta Soren Andreasen. Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arte-hezkuntza-eztabaidagai/lars-bang-larsen-eta-soren-andreasen.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|