- Info
Haegue Yang
We Rule The School: Solasaldiak eta ikerketa
2005.09.29
Haegue Yang artistak bere lana aurkeztu zuen “We Rule the School” izeneko mintegian. Horretarako, Bartleby Herman Melvilleren eleberri laburreko pertsonaiaz baliatu zen. Herman Melvilleren kontakizuneko pertsonaiak kopiatzaile lana egiten zuen abokatuen bulego batean. Halako batean, uko egiten hasi zitzaion lanari, eta geroxeago ez zuen bulegotik irten nahi izan, baina horren arrazoiak ez zaizkigu argitzen. Bere arbuio osoa “nahiago nuke ez egin” esaldiaz adierazten zuen, errefusa guztiz gizabidezkoa, baina ez irmoa. “Bartlebyren erantzunak ez dakar erabateko ukazioa, aukera bat uzten baitu bere nagusiaren agindua onartzeko, baina nahiago luke ez bete”, azaldu zuen Haegue Yangek.
Arteleku TVk eginiko erreportajearen barruan ikusentzunezko grabazioa ere ikusgai dago.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
larraitz. (2006, enero 30). Haegue Yang. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/arte-hezkuntza-eztabaidagai/haegue-yang.
This work is licensed under a
Creative Commons License.