Chris Bellek eskainia
*Zentroaz haratagoko arrazoiengatik, Gail Wightek ezin izango du tailerra eskaini. Chris Bell bere laguntzaile eta kolaboratzaileak ordezkatuko du. http://www.dashdotdash.net/
Data: Urrial 4tik 8ra
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara
Parte hartzaileak: 15 gehienez
Izena emateko epea: Irailak 20a arte. Bidali zure datu pertsonalak, zure CVa eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Gaur egun ordenagailuz egindako lan zinetikoak 1968an aurkeztu ziren estreinako aldiz, Londreseko Institute of Contemporary Arten egindako Cybernetic Serendipity erakusketan, Jasia Richardt komisarioa zela. Harrez geroztik arte zinetikoa mainstreamaren parte bilakatu da pixkana-pixkana, eta guk miniaturizatu, birtualizatu eta kablerik gabe jarduten dugun heinean, gure arte zinetikoak joera horri jarraitzen dio.
Tailer honek arte zinetikoa egiteko erabilitako sistema elektronikoen osagai oinarrizkoen aurkezpen bat eskainiko du: zer egiten duten, nola elkar eragiten duten eta nola erabili. Zirkuitu sinpleak eraikitzen ikasiko dugu, arreta berezia jarrita etengailuetan eta sentsore anitzetan. Sentsoreak eraikitzen ikasiko dugu eguneroko bizitzako objektuetatik abiatuta, eta diseinuaren bidez artelan eta ingurumen instalazioak bihurtzen. Zenbait mikrokontrolagailu sinplerekin ere lan egingo dugu. Tailer honek elektronikaren erabileran jokabide oso errealak imitatzea, eta sentsoreen erabileran gauza bizidunei eta ingurumen alorreko aldaketak erantzutea izango du helburu. Ez da beharrezkoa elektronika esparruan aldez aurretik inongo esperientziarik izatea.