tresnak::tools{04 datuen bistaratzea
2012/01/10 - 2012/01/11 | Cristina Enea Fundazioa

tresnak::tools{04 datuen bistaratzea

Parte-hartzaileak

Noiz: Urtarrilak 10 eta 11

Lekua: Cristina Enea Fundazioa

Tresnak::Tools ikaskuntza jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren, ezagutza hori sorkuntza esparruan aplikatzeko helburuarekin. Hastapen-saio horietan, hainbat software eta hardware tresna aurkeztuko dira: teknologia zehatz batetara hurbilketa izango da, primerakoa aurrez ezagutzarik ez duten pertsonentzat.

Taller honek informazioaren diseinu eta bistaratzea sarrera izatea du helburu. Datuen bistaratzea informazioa ikusizko moduan erakusteaz arduratzen den diziplina da, gerora datuen harremanak, ereduak edota mendekotasunak ulertzen saiatzeko haiek sartuta dauden multzo abstraktu erraldoiaren barruan; datu hauek disziplina anitz eta desberdinak (prozesu naturalak, zientifikoak edota gizarteenak) sortuak izan daitezkela.

Alde praktikoan, prozesu batek sortzen dituen datuak ulertzeko bistaratze diseinu desberdinak ikertu eta landuko ditugu, prozesu hau ekosistema ezaguna bat izanda: sensoredun baratze bat.

 

Irakasleak
Mar Canet Bideojokuen ingeniari informatikoa eta datuen bistaratzean interesa duen artista da. Bere lanak teknologien erabilera kreatibo baten bitartez esperientziak eta narratiba berriak sortzean datza.

Derivart kolektibo artistikoaren fundatzailea da (http://www.derivart.info), kolektibo honek bere lan arloa artea, teknologia eta finantza elkarpuntua duelarik.

Jaume Nualart Zientzia kimikioetan lizentziatua eta software librearen programatzailea. Ludwig Boltzmann Institute-n (Linz, Austria) ikerlari gisa lan egin du bistaratze tresnak garatzen Ars Electronica-ko artxiboarentzako eta Tápies Fundazioarentzat "Arts combinatòries" proiektuaren barnean, proiekturaren artxibo digitalentzako interfazeak diseinatzen.
 
Bidali zure datuak produkzioa@arteleku.tabakalera.eu helbidera.
Parte hartzaileak: gehienez 12


Asteartea, urtarrilak 10
11:00 Ongietorria, gosaria, Tresnak::Tools-en sarrera
12:00 - 14:00 Mar Canet-en sarrerako Hitzaldia
14:00 - 16:00 Install Lunch*
16:00 - 20:00 Mar Canet-en lan saioa

Asteazkena, urtarrilak 11
12:00 - 14:00 Jaume Nualart-en sarrerako Hitzaldia
14:00 - 16:00 Kode irekiko entsalada*
16:00 - 20:00 Jaume Nualarten lan saioa
*Proiektuen aurkezpenetara eta instalazio saioetara joatea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria ;)

Oharra: Parte hartzaileek beraien ordenagailu portatilak ekartzea komenigarria da.

iCal
Dokumentu Akzioak