Tresnak::tools::{01}
2011/09/29 - 2011/09/30

Tresnak::tools::{01}

Parte-hartzaileak

Tresnak::Tools { Processing-en bidez sortzailei bideraturako programazioa Tresnak::Tools ikaskuntza jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez.  Saio hauetan programazioa Processing-en bidez ikastea eskainko da.

Processing Javan oinarritutako programazio lenguaia eta garapen ingurunea da; iturri irekiana eta erraz erabiltzekoa. Hasiera batean zirriborro eta prototipatze azkarrentzako sortutako software bisuala, baino era berean, hezkuntza, multimedia eta disenu digital proiektuak garapenerako bikaina ere. Processing 2001ean jaio zen Ben Fryren eta Casey Reasen eskutik, MIT Media Lab-eko Aesthetics and Computation Group taldean egindako hausnarketen erantzun bezala.

Saio honek programazio-lengoaia honetara sarrera praktiko bat proposantzen du, beste programazio-lengoaia edo erlazionaturiko arloei ikasteko sarrera-puntua izateko asmoarekin, arlo hauek aplikazio interaktiboak, arte sortzailea, multimedia instalazioak eta bestelakoak.

Daniel Artamendi informatikoan ingenieroa da, eta Artelekuko multimedia laborategiaren arduraduna.

Bidali zure datuak arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Izena emateko epea: irailak 27 arte
Parte hartzaileak: gehienez 12

 

Osteguna, irailak 29

11:00 Ongietorria, gosaria, Tresnak::Tools-en sarrera

12:00 - 14:00 Processing-rekin egindako proiektuen aurkezpena*

14:00 - 16:00 Install Lunch*

16:00 - 20:00 Processing sarrera-saioa I - Daniel Artamendi

 

Ostirala, irailak 30

12:00 - 14:00 "Processing eta weba" - hitzaldi praktikoa

14:00 - 16:00 Kode irekiko entsalada*

16:00 - 20:00 Processing sarrera-saioa II - Daniel Artamendi

 

*Proiektuen aurkezpenetara eta instalazio saioetara joatea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria ; )

 
iCal
Dokumentu Akzioak