Tresnak::Tools{07 – Fabrikazio Digitala: “Errepikatu. Eraldatu. Parametrizatu”
Tailerra
2012/10/17 - 2012/10/19

Tresnak::Tools{07 – Fabrikazio Digitala: “Errepikatu. Eraldatu. Parametrizatu”

Parte-hartzaileak



Data: Urriak 17,18 eta 19
Tokia: ARTELEKU
Gonbidatuak: Abelardo Gil-Fournier, Pello Mitxelena
Parte-hartzaileen kopurua: 14
Izena emateko azken eguna: Urriak 15. Bidali zure datu pertsonalak eta CV-a  info@arteleku.net helbidera.

    Tresnak:: Tools jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren sorkuntza hori artearen eta sormenaren alorrean aplikatzeko helburuarekin.  Jardunaldi hauetan, softwarearen eta hardwarearen  hainbat tresnei buruzko sarrera laburrak egingo dira.  Jardunaldi honetan objektu modularren – diseinu parametrikoaren bidez garatuak - sormenean barneratuko gara.

    Arkitekturaren eta diseinuaren eremuetan, sistema bat ezaugarritzen duten eraikuntzak eta egituraketak deskribatzen eta kuantifikatzen dituzte parametroek.

    Baina diseinu parametrikoa kontzeptuarekin ulertu daiteke, baita ere, prozesuen deskripzio logikoak eranstea objektu, sistema eta egituren kontzeptualizazio eta fabrikazioari. Formaren galdera sortzailea prozesura eramatea, eta prozesuaren egituratze-elementuak lantzea: arauak, harremanak eta denbora, besteak beste.

    Ikuspegi horrekin jokatuz gero, diseinuak halako gaitasuna ematen die objektu fisikoei, non kodearen eta informazioren edukitzaile izan daitezkeen eta, ezustean, ezaugarri gainerakorrak, erlaziozkoak eta sistemikoak har ditzaketen.

    Zentzu horretan, kodearekin egindako sorkuntza  lanetik abiatuta sortutako formak eta sistemak aurkeztuko zaizkie tailer honetan artista, diseinatzaile eta arkitektoei. Hau dela eta, ariketa bezela proposatzen da objektuen sormena eta inprimatzea – diseinu parametrikoaren paradigmaren bidez garatuak – sistema modular batean konfiguratu daitezkeena.

    Parametroen bidez formen aldaketaren ikerketa bideratzeko Processing progama lenguaia erabiliko dugu. Ondoren, koste gutxiko reprap inprimagailuaetan inprimituko dira. Ez da beharrezkoa Processing ezagutzea, baino bai komenigarria.

    Tailer honek artista – eskultoreak bereziki -, programatzaile, sortzaile, ingeniari eta fabrikazio digitalaren Ashley eskainia dago.

    Pello Mitxelenak Arte Ederretako lizentziatura eskuratu zuen eskultura espezialitatean EHUko Arte Ederretako Fakultatean. Orain, bertako irakasle da eta Arte Graduko ikasgaiak ematen ditu eta Sorkuntza eta Diseinu Graduko proiektuen arduraduna da. Urtetan, artearen irakaskuntzari buruzko eztabaida talde batean parte hartu du, non, eskulturatik abiatuta, hainbat gai aztertu nahi ziren, hala nola, irudikapena eta alderdi teknikoa, sinbolizazioa eta forma edo diskurtsoa eta irudia.

    Abelardo Gil-Fournier fisikaria da eta artista eta irakasle gisa lan egiten du programazio sortzailearen eta ekoizpen kolektiboaren esparruan. Teknologia libreen zabalkundean eta fabrikazio digital irekian jarduten den ultra-lab.net enpresako bazkide sortzailea da.

ORDUTEGIA

Asteazkena 17


17:00-19:00: Sarrera:Fabrikazio Digitala.
19:00 etan:  “Hello World!: Processing” dokumentalaren proiekzioa

Osteguna 18

10:00 -11:00 Ongietorria eta gosaria
11:00 -14:00 Aurkezpena eta tailerrari sarrera.

16:00 – 20:00: Lan Saioa

Ostirala 19

10:00 – 14:00 Lan Saioa
16:00 – 20:00 Lan Saioa


    Asteazken arratsalde eta ostegun goizeko saioetara etortzea ez de beharrezkoa baino bai gomendagarria.

    Parte hartzaileek beraien ordenagailu eramangarriak ekartzea beharrezkoa da. 

iCal
Dokumentu Akzioak