Jaime De los Ríos // Zoospace-MNEMOSINE

Garatu nahi den proiektuak ikusleari aukera eman nahi dio izaki anitzeko habitat baten sorkuntzan. Habitat horren aniztasuna bertaratu diren ikusle guztiek osatuko dute.
Artelekun lan egingo da instalazio interaktibo baterako garatu den algoritmoa oinarritzat hartuz. Horretan erabiltzailearen itzala harrapatu eta Zoospace-an sartuko da. Hortik aurrera, itzalak nortasun bereizia izango du eta gainontzeko itzalekin harremanetan hasiko da, ugaldu egingo da, mutazioak jasan ditzake eta azkenik hil egingo da.

Zoospaceren ikuspegia. – Workshop honetan landuko den MNEMOSINE proiektua interneten inplementatzea da, erabiltzaileetan eta horiek utzitako itzaletan oinarrituz mundu birtual bat sortzeko. Helburua, hortaz, prozesuko datu eta itzal bakoitzari buruzko informazioa bistaratzea izango litzateke, baina era honetara antolatuta:

-           Familia zuhaitza
-           Gene kodea
-           Ugaltze datuak: crossover counter
-           Interakzio datuak: erabiltzailearen bisitak mundu fisiko edo birtualean

Itzala harrapatzeko interakzioa erabiltzailearen argazki bat garatu nahi den softwarean sartuz egin nahi da, eta horrela zoospacen txertatuz.

jaime

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, agosto 07). Jaime De los Ríos // Zoospace-MNEMOSINE . Retrieved noviembre 22, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/laborategiak/arte-eta-teknologia-laborategia/artxiboa/information-kinetics-egoviz/hautatutako-proiektuak/jaime-de-los-rios-zoospace-mnemosine. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License