Daniela Zedda, Alessia Melis, Katia Piludu, Daniela Di Cicco, Daniela Zedda// Change your nature

Proiektu hau Molentargius Parkearekin izandako lankidetzaren testuinguruan sortu zen. Parke hori Cagliariko (Sardinia) esparru urbanoari atxikitako hezegune babestua da.

Instalazio interaktiboa proposatzen dugu, murgiltzea eragiten duena, hiru dimentsioetakoa, giza ekintzek Molentargiuseko ekosisteman dituzten ondorioak deskribatzeko balioko duena. Horretarako, kate trofikoan eta ingurumeneko parametro batzuetan izandako balizko aldaketa batzuen simulazioa egingo da.

Gure helburua erabiltzaileak ingurumenari buruz sentiberatzea da, gizakiaren eta bere ingurunearen arteko harremanak hobetzearren eta ekosistema honetako aberastasuna eta oreka delikatuak agerian jartzearren, edota gizakiak ingurumen horren babesean jokatzen duen paperaren garrantziaz jabetzearren.

daniela

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, agosto 07). Daniela Zedda, Alessia Melis, Katia Piludu, Daniela Di Cicco, Daniela Zedda// Change your nature . Retrieved abril 26, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/laborategiak/arte-eta-teknologia-laborategia/artxiboa/information-kinetics-egoviz/hautatutako-proiektuak/daniela-zedda-alessia-melis-katia-piludu-daniela-di-cicco-daniela-zedda-change-your-nature. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License