Paisaiaz haratago

«There is no such thing as a dull landscape».
John Brinckerhoff Jackson, Landscape aldizkaria, 1951.

Paisaiaren errepertorioa zabaldu egin da, eta dagoeneko ez da erosoa edo egokia gaur egun «arlo» horretara hurbiltzen diren askoren aztergaia izendatzeko. Zentzu horretan, gure egunetako praktiketan usuago erabili ohi dira, eta zuzenago, «leku», «lurralde» edo «toki» hitzak aztergai honetaz mintzatzerakoan. Interpelazio subjektibo eta politikoa erabiliz, egungo produkzio artistikoaren zati handi batek begiratzeko modua bera du ezaugarri: lekuak eta urruneko zein hurbileko lurraldeak aztertzeko behar den begirada arretatsu eta analitikoa.


MIRO_EU.pdf — PDF document, 820Kb
Dokumentu Akzioak