Ispiluak ditugu begien ordez
Mexiko Hiriko Goethe Institut-eko tailer batean gaude, kontua da telefono mugikorrez film labur bat sortzea, eta ikasleetako bat naiz. Data gaur izan daiteke, edo joan den astea, baita duela hamar urte ere, baina errealitatean egun hauetan gertatzen da. Ez da kontzentratzen garelako, ez asko ez gutxi, telefono mugikorrez filmak egiteko teknologian, ez horixe. Istorioak kontatzearen auzi zaharrean zentratu gara, eta lehen astea errutinazkoa da, zortzi ordu egunero ideiak garatzen, gidoiak idatzi eta eztabaidatzen, eta istorio bat kontatzera bultzatzen gaituzten ikuspuntu eta interes desberdinez eztabaidatzen; eta pixkanaka, mingarriro, ulertuz eta onartuz goaz halako obsesioz kontatu nahi dugun «hori», halako atxikimendua sortzen digun hori, ez dela istorio bat, ezta hurrik eman ere, baizik eta ozta-ozta sentimendu bat, zirriborro bat, pertsonaia bat eta egoera bat; abiapuntu bat bai, baina oso gutxitan istorio bat.
ILICH_EU.pdf — PDF document, 167Kb