HIRU MUGARRI ARTEAREN ETA KONPLEXUTASUNAREN ARTEKO HARREMANEAN: BEREIZEZINTASUNA, ESTATISTIKA ETA ALDERATZEA
BEREIZEZINTASUNA MORDOAREN AGENTZIA
Norbanako bat konbinaketa ariketa baten emaitza gisa agertze hutsak beste konbinazio posibleekiko harreman berezian kokatzen du bat-batean. Horren adibidea dugu Driessens & Verstappen artista holandarrek bere MORPHOcarrots1 (1997) lanean egiten duten birkonbinatze eta irudizko adarkatze ariketa, ezen honetan azenario arrunt bat txertaturik geratzen da deformazio posibleen konbinaketatik ateratako azenario sorta baten erdian (1. irud.). Inork ez du horrela ageri den tuberkulu estandarra babesten, bat-batean mutatzeko gai den espezimen baten itxura hartzetik eta aldamenean dituen ia-ia munstro itxurako horietako bat bihurtzetik; bere mutazioen ondoan aurkezte hutsaz, behatzaileak halako gaitasun sor bat deskubritzen du azenario arruntean, eta bigarren maila batean uzten ditu honen kanpotasunari buruzko ñabardura zehatzak.
GILFOURNIER_EU.pdf — PDF document, 406Kb