66 Konplexutasunari buruz

Zehar #66

66 Konplexutasunari buruz

Konplexutasunera zientziak, praktika artistikoak eta hausnarketak inguratu dira oraingo honetan.

Ondoren datozen idatzietan, galdu gabe, ibilbide bat egitea proposatzen dizugu. Ibilbide geldoa baina aktiboa. Inguratzen gaituen guztiaren konplexutasuna modu pausatu batez behatzeko aukera eman nahi dizugu. Zientzialarien eskutik datozkigu konplexutasunaren inguruko hausnarketak. Konplexutasunaren mugak gainditu eta emergentziaren inguruko hausnarketak arte ekoizpenarekin batera iritsiko dira. Arteak konplexutasunaren beraren esperientzia nola elikatu eta aberasten duen ikusiko dugu, arte ekoizpenaren eta ikuslearen arteko elkarrekintza eta elkarbizitza eragin arte.

Ulermena da konplexutasunaren jomugetako bat. Ulertzearen ahalegin hori, estimulazioa, elkarrekintza dute hizpide ondoko artikuluok.

Honako ale honek, Kepa Landaren laguntza izan du edukien proposamenean.



ZEHAR_66_EU.pdf — PDF document, 2777Kb

JORGE WAGENSBERG

KONPLEXUTASUNA ETA ZIURGABETASUNA AURREZ AURRE: MATERIA BIZIGABEAREN, MATERIA BIZIDUNAREN ETA MATERIA KULTUAREN DILEMA

Ezagutza ez da irabazten, irudi dezakeenaren aurka, galderak uztatzen diren bitartean, baizik eta areago galderak bilatzen diren bitartean. Ezagutza zientifi koa taxuz eraikitzen denean erantzuna galderaren aurretik dator. Izan ere, pentsalari bat, funtsean, galdera-pentsatzaile bat da. Mundu honetako errealitatea arduratzen da erantzunez. Eta galdera guztien galdera beharbada honako hau izan liteke:


Natura erantzuna baldin bada, zein da galdera?


Munduaz gure eguneroko bizitzan nahasi eta miraritzen gaituzten haren erantzunek kezkatzen gaituzte. Galderek kezka horiek aztertzeko balio dute, haiek murrizteko, sailkatzeko, jakinarazteko... Bi erantzun galdera berari dagozkiola konturatzeak ulergarritasun zientifi kozko puntu bat irabaztea bezala da. Ulertzeak beti du zerikusia erantzun multzo bat funts komun batera konprimitzeko zereginarekin, eta funts hori erantzuten dioten galdera da, hain zuzen. Galdera baten erantzun kopurua zenbat eta handiagoa izan, gero eta garrantzitsuagoa da galdera, gero eta ezagutza gehiago eskaintzen du...


WAGESBERG_EU.pdf — PDF document, 124Kb

DIEGO RASSKIN-GUTMAN, BIOLOGIA TEORIKOAREN INGURUKO TALDEA ICBIBE, VALENTZIAKO UNIBERTSITATEA

FORMA ETA KONPLEXUTASUN BIOLOGIKOA: TAI CHI ARTEAREN ISLAK

Vassily Kandinskyk, abstrakzioaren aita, Bauhauseko irakaslea eta gaur egungo artearen pertsonaia handietako bat bera, «barne premia» baten existentzia defendatzen zuen, artista ezinbestean bultzatzen duena bere lana sortzera. Jakina, sorkuntzaren nola defi nizioa hala premia gaur egun, Espiritualtasuna artean argitaratu zenetik ehun urte bete direnean, arte kontzeptua bera ere zalantzan jartzen duten eztabaida anitzetako gaia da. Baina interesgarria da gogoeta egitea bultzada zientifi koaren antzekoa den bultzada honetaz; haren barne premia nabarmenagoa da, eta «barne jakin-min» esan geniezaiokeena bihurtzen da: natur fenomenoak ezagutu eta haiei arrazoiz objektiboa den eta intelektoa asebetetzen duen oinarri esplikatibo bat emateko premia bat. Naturan konplexutasuna bilatzeak zuzenean erantzuten dio barne jakin-min horri, eta zenbait oinarri kontzeptualek elikatzen dute.


RASSKIN_EU.pdf — PDF document, 188Kb

DAVID JOU, FISIKA DEPARTAMENTUA BARTZELONAKO UNIBERTSITATE AUTONOMOA

ZIENTZIA ETA POESIA: TRINKOTASUNAREN ETA GARDENTASUNAREN KONPLEXUTASUNAREN ARTEAN

Konplexutasunaren irudiak trinkotasunaren eta gardentasunaren artean kokatzen dira. Trinkotasunean: basoa, garuna; gardentasunean: airea, argia. Trinkotasunak, jakina, konplexutasun estrukturala iradokitzen du zuzenean: sarria, nabarra, askotarikoa, txirikordatua, ezin askatuzkoa. Baina gardentasunak ere badu konplexutasunik, dinamikoagoa estrukturala baino: haizearen zurrunbiloa, argiaren fluktuazio kuantiko zein kosmikoak begian eta unibertsoaren funtsezko erradiazioan. Estrukturalaren eta dinamikoaren artean konplexutasunezko domeinu handi bat zabaltzen da, denbora eta espazioa, geometria eta mugimendua konbinatzen dituena.


JOU_EU.pdf — PDF document, 226Kb

PAU ALSINA, UNIVERSITAT OBERTA DE CATALUNYA ARTNODES.ORG

OMNES ET SINGULATIM: ARTEA, KONPLEXUTASUNA ETA EMERGENTZIA

Emergentzia kontzeptuak historia luzea du atzean, eta ibilbide horretan esanahi desberdinak bereganatuz joan da sartu izan den ezagutza esparruetan. Gaur egun hainbat teorialari konplexutasunaz mintzo badira, milurteko berriaren paradigma den aldetik, badirudi emergentzia konplexutasuna eboluzionatzeko moduaren esplikazio bilakatu dela. Konplexutasunaz esaten da goraka fenomeno emergentea dela, eta emergentziaz, berriz, buru-antolatutako sistemek ekoizten dutena dela, zenbait fenomeno esplikatzen dituen kausa, hala nola urakanak, bizitza bera, ekosistemak eta gizakionak bezalako organismo konplexuak.


ALSINA_EU.pdf — PDF document, 178Kb

ABELARDO GIL-FOURNIER

HIRU MUGARRI ARTEAREN ETA KONPLEXUTASUNAREN ARTEKO HARREMANEAN: BEREIZEZINTASUNA, ESTATISTIKA ETA ALDERATZEA

BEREIZEZINTASUNA MORDOAREN AGENTZIA

Norbanako bat konbinaketa ariketa baten emaitza gisa agertze hutsak beste konbinazio posibleekiko harreman berezian kokatzen du bat-batean. Horren adibidea dugu Driessens & Verstappen artista holandarrek bere MORPHOcarrots1 (1997) lanean egiten duten birkonbinatze eta irudizko adarkatze ariketa, ezen honetan azenario arrunt bat txertaturik geratzen da deformazio posibleen konbinaketatik ateratako azenario sorta baten erdian (1. irud.). Inork ez du horrela ageri den tuberkulu estandarra babesten, bat-batean mutatzeko gai den espezimen baten itxura hartzetik eta aldamenean dituen ia-ia munstro itxurako horietako bat bihurtzetik; bere mutazioen ondoan aurkezte hutsaz, behatzaileak halako gaitasun sor bat deskubritzen du azenario arruntean, eta bigarren maila batean uzten ditu honen kanpotasunari buruzko ñabardura zehatzak.


GILFOURNIER_EU.pdf — PDF document, 406Kb

JOSÉ PÉREZ DE LAMA

Artea makina (ekosofiko) gisa Guattari WikiPlazan

PRAKTIKA ARTISTIKOEI BURUZ

Féliz Guattarik paradigma etiko-estetiko bat proposatzen du subjektibotasun produkzioaren eta, hedapenez, praktika politikoen metaeredu gisa. Testu honetako hipotesiak kontrako bidea proposatzen du ordea, hau da, makina eta ekosofia kontzeptu guattariarrak hartzea gaur egungo arte praktika definitzeko.


PEREZDELAMA_EU.pdf — PDF document, 187Kb

MARÍA PTQK

Hau ez da bioarte erakusketa bat

«Desagertzen diren teknologiak dira eraginkorrenak, eguneroko bizitzaren ehunean kokatzen direnak hartatik banaezinak bihurtzen diren arte».

Mark Weiser


PTQK_EU.pdf — PDF document, 183Kb

VALERIA GRAZIANO, FUTURE ARCHIVE

Etorkizuna ezartzen

Future Archive proiektua Manuela Zechnerek abiarazi zuen 2005ean. Haren garapenean laguntzen hasi nintzen 2008ko hasieran, Manuela ni ere partaide naizen Micropolitics Research Groupen sartu zenean.


GRAZIANO_EU.pdf — PDF document, 149Kb

PIERRE BONGIOVANNI

Eskuineko garuna eta ezkerreko garuna

Artikulu hau irakurriko duen bakoitzaren garunaren bi zatiekin —eskuineko garunarekin eta ezkerreko garunarekin— komunikatzen saiatzea da nire helburua.


BONGIOVANNI_EU.pdf — PDF document, 134Kb
Dokumentu Akzioak