Zehar #54 54 Sexu gunea berriro politizatzeaZehar-en ale honen ildo nagusia ibilbide bat egitea da gaur egungo artearen esparru zabalean, feminismo politiketan queer teoriak eta praktikek nortasun, genero eta sexu ezberdintasunaren inguruan izan duten eragina aztertzeko. Nola hartzen eta eraldatzen dituzte aurreragoko belaunaldien jarrera teorikoak eta egiteko erak ondorengo belaunaldietako emakumezko artistek? Nola ezartzen da genealogia hori gure testuinguruan? Laura Mulvey-k, Plazer bisuala eta zinema narratiboa saiakeran bideo artista feministen lehen belaunaldiari dei egin zien zinemak eskaintzen duen plazera, begiratzeko plazera, hain zuzen, borroka zezaten. Plazer hori ezeztatzea eta suntsitzea begirada maskulinoak (ez soilik begirada maskulinoak, baizik begiradak, botere egitura konplexu bezala harturik) emakumea non kokatzen duen eztabaidatzeko taktika politiko bezala erabili zen. Laura Kipnis-ek Emakumezkoen transgresioa testuan ondorengo beste bideo lan batzuk aztertzen ditu, queer teoriarekin erlazionaturik daudenak, plazer eta genero, begirada eta sexualitateari buruzko politikak beste modu batera azaltzen dituztenak, eta narratibaren, umorearen eta plazer bisualaren berreskuratze taktiken bitartez, erakarri egin nahi dute eta ez urrundu. Era atseginean azaltzen dira jendaurrean eta posible egiten dute ihesbide bat lehenagoko errepresentazio politika feministen alde murriztaileenei dagokienez, nahiz eta jakitun izan horiekin zorretan daudela. Laurogeiko hamarkadaren amaiera geroztik hainbat performance antolatu dira, Judith Halberstam-ek emakumearen maskulinitatea deritzonari buruz; sexu/genero mailak eta maskulinitate/gizona binomioak naturaltzat jotzea zalantzan jartzen dute. Maskulinitate performance horiek queer nahiaren irudikapenak dira, begirada androzentriko eta heterozentratuari plazer bisuala ukatzeko modu bat. Publikoari identifikazio eta ezagutze moduak eragiten dizkiote; publikoak jantzien, keinuen, begiradaren eta gorputzaren inguruko esperientzia elkarrekin bizitzen dute, kode berriak sortu eta maskulinitatea desnaturalizatzeko. Simone Beauvoir-en “ez gara emakume jaiotzen” baieztapenari beste hau gehituko genioke: “ezta gizon ere”. Gaur egun, diskurtso hegemonikoen arlotik askotariko generoa eraikitzera bideratutako lan batzuk garatzen ari dira, arlo horietatik abiatuz genero arauak bere gain hartu, azpikoz gora jarri eta ekoizten dituztenak. Lan horiek ahuldu egiten dituzte generoa benetakoa, normala eta naturala dela adierazten duten irudikapenak; nortasun arinen, ez bitarren sorkuntza interesatzen zaie, nortasuna desegiteko eta ezegonkortzeko modu bezala, baita identifikazio guneak gorputz posibilitate sorta zabalagoari eskaintzeko modu bezala ere.
Erreakzioa/ Reacción & María José Belbel zehar54.pdf — PDF document, 1580Kb 0 Comments
Ez naiz lesbiana! Terre ThaemlitzHiru hitz laburrentzako erantzun ofiziala… “Gay al zara?”
Etenaldia. Terreeusk.pdf — PDF document, 94Kb Garuna muskulu bat da*. Itziar OkarizArtistak erakusketa kronologiko bat egiten du, 90eko hamarkadako hasierako lehenengo obretatik azken proiektuetaraino. Artistaren ibilbidean, bere proiektuak testuinguruan jartzearekin batera, bere identitatearen, feminismoaren, transgenero errepresentazioen, femeninotasun eta maskulinotasunaren eraikuntzaren eta beste hainbat gairen inguruko bere ideiak eta hausnarketak aurkezten ditu. Itziareusk.pdf — PDF document, 97Kb Arteak haurdun utzi du lurra. Mundu trans-… bat. Hans ScheirlHans Scheirlek testu hau aurkeztu zuen irailaren 8tik 15era Artelekun egin zen Sexu gunea berriro politizatzea gaur egungo praktika artistikoetan izeneko mintegian. Bertan, egilea antolakuntza sozialak hizkuntzan duen eraginaz, identitate partzial eta adostuaz, eta bere performance eta sorkuntza lanaz mintzo da. Hanseusk.pdf — PDF document, 112Kb Nitaz geratzen dena. Cecilia BarrigaTestu hau egilearen bideografiaren eta bizitzaren oroitzapenak oinarri hartuta egindako literatur bidaia da. Bidaia 1977an hasten da, Madrilera iristean, eta azken 20 urteetan egindako bideoen ibilbidearen barrena jarraitzen du. Bere konpromiso politikoa, estereotipoen eraldaketa, Greta Garbo eta Marlene Dietrich, generoa eta transgeneroa etengabeko aldaketan dauden kategoria gisa... Horiek dira egileak lantzen dituen gaietako batzuk Ceciliaeusk.pdf — PDF document, 105Kb Zenbait ohar lesbianismoaren inguruan. Laura CottinghamLesbianismoaren historia bat eraikitzeko saio orok —dela soziologikoa, dela Arte Historiaren ikuspegitik eginikoa— berarekin darama isiltasunari, ezabatzeari, okerreko irudikapenari eta aurreiritziari aurre egitea, eta horrek oztopo izugarriak jartzen dizkio ikertze eta idazte historikoari. Lauraeusk.pdf — PDF document, 120Kb |
|