Zehar #47-48 47-48 Edizioa hausnartzea. Aldizkari foroaNorentzako egiten dira aldizkariak? Edizioa hausnartzeari buruzko monografikoa egitea aztertzen hasi ginenean, azken hilabetetan modu batera edo bestera egin ditugun hausnarketak bildu baino ez genituen egin. Baina zer zen gogoan aurrera eta atzera erabili genuen asmo hori? Bada, labur esanda honako hau: arte jarduerak aztertu nahi genituen informazioaren teknologiek ekarri dituzten ekonomia eta gizarte alorreko aldaketak abiapuntu izanda. Hedabideen esku gutxitan biltzeak komunikazioa bera txirotzen eta homogeneotzen duen garai honetan iruditzen zaigu argitaletxe txikiek, formatu eta eduki berriekin esperimentatzen ari diren horiek, gizarte eta kultura alorreko harremanetan eragiten dutela nola edo hala, eta egungo gizartearen dinamismoaren irudi direla. Kezka horrek bultzaturik, artearen eta sormen lanaren funtzioa zalantzan jartzen duten eta sormenean, bitartekotzan eta edukien banaketan gertatzen ari diren aldaketak aztergai izango dituen aldizkarien foroa sortzea pentsatu genuen. Deialdia gure mugez gaindi ere zabaldu genuen eta hainbat galdera egin genien jatorri desberdineko zenbait aldizkariri, lantzen dituzten ideiak ezagutu eta zabaltzeko. Besteak beste, honako hauek: Zein xede izan duzue argitalpen hori sortzerakoan sormenaren eta ekoizpenaren aldetik? Norentzako egiten duzue aldizkaria? Banatzeko eta sustatzeko zein bide duzue gogokoen? Horrez gain, gure aldizkariari buruzko balorazioa eskatzen dizuegu eztabaida kritikoa zabaltze aldera. Zuentzako ere ekimen hau interesgarria izatea espero dugu eta eztabaida eta proiektuen arteko lankidetza sustatzeko balioko duelakoan gaude. Eskerrik asko guztioi laguntzeagatik. Hurrengo batean ere izango dugu elkarren berri. Zehar47dentro.pdf — PDF document, 85Kb 0 Comments
Metronome, mal de ojo, afterall...Metronome Zehar471.pdf — PDF document, 265Kb centrodearte.com, ciclo, eseté...centrodearte.com Zehar472.pdf — PDF document, 294Kb Independentziaren teoria txikia.(aleph, Acción Paralela eta arts.zin-ek proiektu editorial independenteen mikro konstelazio gisa garatutako praktika bideratzen duten definizio kritikoei buruz) 1. Lehen paradoxa (paralogismo bat da gehiago): ezin da independentziari buruz independenteki hitz egin. Independentzia orok zerbaitengandik independente izatea beharrezko du. Independentzia, hori izateko, zerbaiten mendeko izan nahi ez duelarik, horrexen mendean dago hain zuzen, ezinbestean; bera definitzearren, besterik ez bada ere. Zehar47Aleph.pdf — PDF document, 56Kb PARACHUTE www.parachute.caBerritasuna, aurretik sumatu ezin dena, kalkulatu gabea dena, ezuste moduan ailegatzen dena, gertakari berezia, betiko bideetatik irteten dena, ezezagunetik sortzen dena, porrotetik, depresiotik, barne deskalabru intimo zein kolektiboetatik sortzen dena... horren guztiaren atzetik ibiltzeko ohitura hartu dut. Gehienetan, egoera zail edo deserosoetatik etortzen da aldaketa. Are gehiago, arrakasta duenarekin halako deserosotasun batek sortua ere bada. Izan ere, arrakastak blokatze bat ekar baitezake. Ez du halako irazkortasun bat ahalbide lezakeen zirrikiturik uzten. Arrakasta, agindu jakin bat bete izanaren, arazo jakin bat konpondu izanaren itxura dela medio, oztopo bihur daiteke aurrera egiteko, aldaketa eta aukera berriak sortuz, edo besterik gabe kanpoko munduari, gutako bakoitza inguratu eta geure barruan ere badagoen mundu zabal horri irekita egonez. Zehar47Parachute.pdf — PDF document, 69Kb Jakin egin behar da kutsatzen, originaltasuna lortzeko. Xabier MendigurenElkarrizketa honetan Koldo Izagirrek itsasoaz eta portuaz, XX. mendeko poesiari buruz eta zinemaren ekoizpenetaz hitzegiten du besteak beste.
Zehar47Mendiguren.pdf — PDF document, 133Kb Erresistentzia/Sorkuntza. Catherine DavidErresistentzia/Sorkuntza Elkarteak 2002ko otsailaren 1ean Porto Alegren ospatu zen Munduko Gizarte Foroaren barne aurkeztu zuen testua erreproduzitzen dugu. Elkarteko partaideak Catherine David, Suely Rolnik, Peter Pál Pelbart, Denise B. de Sant’Anna, Laymert Garcia dos Santos, Kazuo Nakano, Ligia Nobre eta Cécile Zoonens dira. Tailer irekian solaskide gonbidatuak: Yann Moulier-Boutang, Michael Hardt, Franco Barchiesi, Franco Berardi, Luca Casarini, Giuseppe Cocco eta Maurizio Lazzarato izan ziren. Zehar47Resist.pdf — PDF document, 301Kb |
|