Bizi garen espazioaren eraldaketak, giza oinarriaren paisaiak

Azken hamarkadetan gure hirietan ikusi ditugun aldaketa nabarmenek bizitokiak ulertzeko moduan aldaketa handiak datozkigula pentsarazten digute.


Jakina denez, orain arte hiri tradizionaletan nagusi izan diren hartu-eman moten aldean, azken urte hauetan gizartean hedatu den beste elkarreragin mota zabal hori nagusitu da, baina ez hori bakarrik, ekonomia globalak ekarritako argumentuen eraginak, gizartearen zatiketak, jardueren aldaketa endogenoaren indarrak eta hirietako bizimodu heterogeneoak orain arte inoiz ikusi gabeko ondorioak sortarazi dituzte lurraldean behin eta berriz; hori dela eta, kili-kolo jarri dituzte espazioaren balorazioa eta erabilera zein hirien funtzionamendua ulertzeko moduan betidanik izan ditugun iritziek euskarri zituzten zenbait zutabe. Hona hemen, esate baterako, morrontza berri horien edo hiritartzearen zenbait adibide: industriagabetzea, intentsitate txikiko hiritartzea, sendotutako hiriguneekiko hierarkia geografikoa eta sinbolikoa haustea, hiri barnean kanpoaldetzat har daitezkeen guneak sortzea, mugarik gabe sakabanatzea edo paisajea automobilaren arabera hautematea.


Egoera horri buruzko hausnarketa egitea eta eztabaida piztea da gune berri honen helburua. Horretarako Melvin M. Webber, Saskia Sassen, Richard Sennett, Mario Galdesonas, David Harvey, Rem Koolhaas, Gayatri Chakravorty Spivak, André Corboz eta Nuno Portas gonbidatu ditugu.


Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 08). Bizi garen espazioaren eraldaketak, giza oinarriaren paisaiak. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/habitat-garaikideak/bizi-garen-espazioaren-eraldaketak-giza-oinarriaren-paisaiak. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License