Argitalpenaz gogoeta egitea

Helburua, lehendabizi, gaur egungo argitalpenari buruzko hausnarketa egin eta eztabaida zabaltzea da, hau da, edukien sorkuntza, bitartekotza eta banaketan eta paperezko argitalpen tradizionalaren logikan gertatzen ari diren aldaketa hain garrantzitsuei buruz gogoeta egitea eta, era berean, eztabaida hori komunikabideetan zabaltzea eta areagotzea.

Eta, bigarrenik eta azterketa horretan oinarrituta, argitalpen proiektu bat proposatzea, sorkuntza, produkzio eta zabalkundean gertatzen ari diren aldaketak barnean sartuz, eta, horren ondorioz, arte eta pentsamenduaren argitalpenaren era berriak abian jartzea.

Argitalpenaz gogoeta egitea ikerketa tailerra argitalpen arloan lan egin duten profesionalen azterketa talde egonkor baten esku dago. Hor daude Miren Eraso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Artelekuk argitaratzen duen Zehar aldizkariaren zuzendaria; Carme Ortiz, Espais Fundazioak argitaratutako Papers d´Art aldizkariaren zuzendaria (Centre Contemporani, Girona); eta Mar Villaespesa, Sevillako komisario eta produktore independentea.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. buki. (2005, febrero 08). Argitalpenaz gogoeta egitea. Retrieved noviembre 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/argitalpenak/bildumak/argitalpenaz-gogoeta-egitea/argitalpenaz-gogoeta-egitea. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License