Maiatzak
5etik 9ra
Tailerra
Tellenouvelle
Basque
Maiatzak
5etik 9ra
Fran Ilich-ek
eskainia.
Aste beteko iraupena duen tailer honetan,
Fran Ilich-ek mexikar kultura herrikoia ber-interpretatzeko
telenobela tresna lagungarri bezala proposatuko du.
Cowboyen
zinematik indioaken eta bakeroen arteko harremanak aztertuko ditu
tailerrak. Nor
da horien artean ona eta nor da gaiztoa? Amairik gabeko nahastea da
honako hau. El
Zorro
Mexiko-AEB migrazioaren ikono bezala aztertzera pasatuko da ondoren.
Antifaza, maskara eta buru-berokia nortasun globalaren/lokalaren ikur
gisa aztertuko dira tailerrean.
Galdera eta elementu horien
bitartez, egun, Mexikon, Tactical Media eta arrail- digitalaren
eragina ikusi ondoren, bere Modem
Drama,
Telenouvelle
Vague
eta Fea
y Rebelde
aztertuko ditu Fran Ilich-ek, eta lan horiek izan dituzten mugak eta
oztopoak azalduko ditu. Astean zehar, euskal kulturan telenobelaren
baliokidea topatzen saiatuko da. Horrela, ikuspuntu kritikotik euskal
kultura herrikoia ekoiztuko da. Tailerrean teoria eta praktika
uztartuko dira.
Processing
the Copy
Maiatzak
7tik 9ra
Tailerra
Cornelia Sollfrankek
eskainia, serigrafia tailerrarekin elkarlanean.
Bi eguneko
lantegi honetan, Cornelia Sollfrank net.artista eta ziberfeminista
alemaniarrak, dekonstrukziorako eta egiletasunaren berrasmaketarako
hurbilketa teoriko eta praktikoak azaltzen ditu. Modernitatearen
hasieratik, artistek etengabe egiletasun eredu tradizionalei desafio
egin eta horiek eraldatzeko metodoak asmatu dituzte XX. Mendean
zehar.
Metodo horien guztien artean dago collagearen kontzeptua,
etengabe aldatu dena (Dada, Surrealismoa, Situazionismoa) eta,
azkenean, dimentsio berri batera eraman dena euskarri digitalen
sorreraren ondorioz (Sampling).
Bere net.art sortzaileekin,
erdi automatikoki Internetetik material digitala biltzen duten
programa informatikoekin, Sollfrankek Internetek material digitalaren
iturri gisa duen garrantzia estetikoaz gain, XXI. mendean artea
eskuratu eta hedatzeko muga kontzeptual eta legalak ere aztertzen
ditu.
Lantegiko parte-hartzaileek Andy Warhol bezalako artista
ezagunen pausoak erraz jarraitzen ikasiko dute, eremu gris legalean
sartzen diren bitartean.
[www.thing-hamburg.de]
Free
Culture Translations and authorship
Maiatzak
8, 19:00etan Artelekun
Mahai ingurua
Natxo Rodriguez-ek
moderatua.
Fran
Ilich, ptqk eta Cornelia Sollfranken
parte hartzearekin.
Tailerretan izen-ematea 2008ko apirilaren 25a baino lehen egin beharko da eta horretarako izen-emate orria, curriculuma eta parte hartzeko arrazoiak azaltzen dituen gutun bat bidali beharko dira Artelekura.