Sharing Artistic Strategies
Conferences
may 05, 2008 - may 09, 2008 | Arteleku

Sharing Artistic Strategies

Parte-hartzaileak

Maiatzak 5etik 9ra
Tailerra


Tellenouvelle Basque
Maiatzak 5etik 9ra
Fran Ilich
-ek eskainia.


Aste beteko iraupena duen tailer honetan, Fran Ilich-ek mexikar kultura herrikoia ber-interpretatzeko telenobela tresna lagungarri bezala proposatuko du.

Cowboyen zinematik indioaken eta bakeroen arteko harremanak aztertuko ditu tailerrak. Nor da horien artean ona eta nor da gaiztoa? Amairik gabeko nahastea da honako hau. El Zorro Mexiko-AEB migrazioaren ikono bezala aztertzera pasatuko da ondoren. Antifaza, maskara eta buru-berokia nortasun globalaren/lokalaren ikur gisa aztertuko dira tailerrean.

Galdera eta elementu horien bitartez, egun, Mexikon, Tactical Media eta arrail- digitalaren eragina ikusi ondoren, bere Modem Drama, Telenouvelle Vague eta Fea y Rebelde aztertuko ditu Fran Ilich-ek, eta lan horiek izan dituzten mugak eta oztopoak azalduko ditu. Astean zehar, euskal kulturan telenobelaren baliokidea topatzen saiatuko da. Horrela, ikuspuntu kritikotik euskal kultura herrikoia ekoiztuko da. Tailerrean teoria eta praktika uztartuko dira.

 

Processing the Copy
Maiatzak 7tik 9ra
Tailerra
Cornelia Sollfrank
ek eskainia, serigrafia tailerrarekin elkarlanean.


Bi eguneko lantegi honetan, Cornelia Sollfrank net.artista eta ziberfeminista alemaniarrak, dekonstrukziorako eta egiletasunaren berrasmaketarako hurbilketa teoriko eta praktikoak azaltzen ditu. Modernitatearen hasieratik, artistek etengabe egiletasun eredu tradizionalei desafio egin eta horiek eraldatzeko metodoak asmatu dituzte XX. Mendean zehar.
Metodo horien guztien artean dago collagearen kontzeptua, etengabe aldatu dena (Dada, Surrealismoa, Situazionismoa) eta, azkenean, dimentsio berri batera eraman dena euskarri digitalen sorreraren ondorioz (Sampling).

Bere net.art sortzaileekin, erdi automatikoki Internetetik material digitala biltzen duten programa informatikoekin, Sollfrankek Internetek material digitalaren iturri gisa duen garrantzia estetikoaz gain, XXI. mendean artea eskuratu eta hedatzeko muga kontzeptual eta legalak ere aztertzen ditu.

Lantegiko parte-hartzaileek Andy Warhol bezalako artista ezagunen pausoak erraz jarraitzen ikasiko dute, eremu gris legalean sartzen diren bitartean.


[www.thing-hamburg.de]


Free Culture Translations and authorship
Maiatzak 8, 19:00etan Artelekun
Mahai ingurua
Natxo Rodriguez
-ek moderatua.
Fran Ilich, ptqk eta Cornelia Sollfranken parte hartzearekin.

Tailerretan izen-ematea 2008ko apirilaren 25a baino lehen egin beharko da eta horretarako izen-emate orria, curriculuma eta parte hartzeko arrazoiak azaltzen dituen gutun bat bidali beharko dira Artelekura.

 

ICal
Document Actions