Our Blood & Guts
Erakusketa
2012/10/19 - 2012/11/07

Our Blood & Guts

Parte-hartzaileak

 

 

Erakusketaren izena:  Our Blood & Guts

Artista: Ivan Gomez
Tokia: Arteleku
Egunak: urriaren 19tik azaroaren 7ra (09:00etatik 20:00etara)
Inaugurazioa:
urriaren 19an, arratsaldeko 19:30ean. 18:00etan, Pablo Marteren hitzaldia: El contrato del espejo.


Urriaren 19tik azaroaren 7ra bitartean Artelekun ikusi ahal izango dugun Our Blood & Guts (gure odola eta erraiak) erakusketan ikusgai izango dugu Ivan Gomezen lana, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011n eman zion sorkuntza artistikoko beka jaso ondoren egindakoa.
Proiektua ikertzeko, artistak egonaldi bat egin zuen Medellinen (Kolonbia) informazioa jasotzeko indarrez desagerrarazia izan den kideren bat duten familien dolu prozesuei buruz. “Desagerrarazitako senitartekoak dituzten familietako dolu prozesuaren barruko hutsuneak egoera irreal bat sortzen du, ez-gorputzeko egoera bat, etendako dolu egoera bat, ez egote fisiko bat baina ez psikologikoa. Ez egotearen presentzia. Eklipse horrek egiturazko krisi bat sortzen du familiarengan, puntu itsuaren inguruko neurosi bat, jabetzeari aurka egite bat eta desengainu bat ez bakarrik bizitzarekiko baita heriotzarekiko ere (…) Dokumentu horiek bildu nahi nituen bizipen arrasto bat, kolore paleta bat sortzeko eta, hortik abiatuta, bilaketa prozesuari hasiera emateko sinbolikoagoa den ordena baten barruan. Nire asmoa ez da lan dokumentala edo historikoa egitea; aitzitik, ulertu nahi dut nola bildu eta jasotzen duten informazioa diziplina horiek, gero eduki horrekin lan egiteko modu pertsonalean.”
Erakusketa honek formatu ezberdinen arteko elkarrizketa bat jasotzen du: bideoa, argazkia, marrazkia edo eskultura, eta horiek guztiek adierazten dizkigute “zenbait denborazkotasun: (…) Oroimenaren berealdiko denbora. Dolu garaia eta ahazte garaia. Basakeriaren, barkamenaren eta lotsaren garaia. Desioen, itxaronaldien, atsedenaldiaren denbora zehaztugabea, erabilezina edo ez. Aldi berean, kontraesanen, okerren, nahigabearen, amaieren kateamenduaren, ezintasun argiaren denbora.” Pablo Marte kultur ekoizleak azaltzen duen moduan.

Erakusketa dela eta, inaugurazio egunean gure artean izango dugu Pablo Marte (http://www.pablomarte.com/,) eta El Contrato Del Espejo. izeneko hitzaldia eskainiko digu. Hitzaldian, lotura bat ezarriko du Peter Weissen Prozesu berria saiakeraren eta Franz Kafkaren Prozesua eleberriaren artean. Eleberri hori, hain zuzen ere, erreferente izan zuen Ivan Gomezek bere proiektua garatzeko.

Ivan Gomez, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako lizentziatua, eszenaratze ikastaro bat egin zuen San Antonio de los Bañoseko (Kuba) Zine Eskolan. Bere lanean objektuen eta irudien arteko elkarrizketa bat proposatzen du, topaketa bat ahalbidetuz “Bestearekin”. Bere lana ikusgai egon da, besteak beste, Madrileko La Casa Encendidan, Bartzelonako Jove Arte Aretoan, New Yorkeko Issue Proyect Roomen, Cacereseko Vostell Malpartida museoan, Kubako Camagüey Bideoarte Jaialdian edo Berlingo SIM Gallerym.  JustMad feriako bi ediziotan parte hartu du.  www.ivangomez.net


ARETO ORRIA

 


Nahi ez badugu ere, guztiak dauka bere denbora, heriotza dei bat, oihartzunak zeinaren durunditik eraiki baitziren zibilizazioak eta kulturak.  Hortaz, erakusketa honek hainbat denborazkotasun iga-rotzen ditu: denbora geologikoa, adimen eraikitzaile baten denbora… Baita hondamenaren denbora ere, etorkizun bat edo iragan bat, nahi den moduan, non adimen hori iragan bihurtu den, izan zen bai, baina orain, izan zenaren hondarra baino ez da.  Oroimenaren berealdiko denbora.  Dolu garaia eta ahazte garaia. Basakeriaren, barkamenaren eta lotsaren garaia.
Desioen, itxaronaldien, atsedenaldiaren denbora zehaztugabea, erabilezina edo ez. Aldi berean, kon-traesanen, okerraren, nahigabearen, amaieren kateamenduaren, ezintasun argiaren denbora. 

Hala eta guztiz ere, Our Blood and Guts (gure odola eta erraiak) lanean, denbora, baita ere eta batez ere, paisaia bat da, eszenatoki bat, non arkitektura mnemoniko baten oina marraztuta agertzen baita, proiektu modura.  Artista ondorengo premisa honetatik abiatu baitzen: senitarteko bat desagertu egin da, bat-batean, arrastorik utzi gabe. Lege ondorioetarako, hildakotzat joko da ezarritako epe batzuk betetzen direnean. Familiarentzat eta adiskideentzat, denbora hori, nolabait ere, ez-denbora bat da, zeinak dolua galarazteaz gain, oroimenaren berridazketa jakin bat egitera bultzatzen duen, bat-batekoa eta aldizkakoa den testu bat, kontakizun burutuen irmotasunari, eraikin sendo gisa erai-kitzeari aldez aurretik uko egiten dion testua, nahiz eta ohikeriak besterik ezarri.
Lurralde horretan Ivan Gomezek objektuak eta irudiak kokatzen ditu hainbat figuraren inguruan: Teeteto izeneko ilargiko krater baten oinean aurkitutako laino batetik abiatuta, eta lotura eginda izen bereko Platonen elkarrizketarekin, non aztertzen baita jakintzak zer arrasto uzten duen eta nola irau-ten duen esperientzian eta oroimenean, Our Blood and Guts lanak prozesu horien izaera lausoa eta opakoa azpimarratzen du, eta prozesu horien gaua eta lainoa, pertsonak desagerrarazteko eta depor-tatzeko naziek onartutako dekretu latzean bezala, gizakien osteko zibilizazio baten berezko prakti-kak dira, Legearen alderdi formal hutsa enegarrenera berretuta, erakusketan bertan ere aipatzen den Kafkaren Prozesua idazlanean bezala.    
Axolagabetasun kaltegarri bat nora ezean dabil, mamu baten antzera, modernitateko museo handie-tako apalen eta bitrinen artean. Arroka plutonikoen saila izan, kuaternarioko geologia, Ming dinas-tiako ontziak, Suaren Lurraldeko Ona indigenen kanoak, Carlos III.aren txanpon bilduma edota XVIII. mendeko lehoi disekatua izan, objektu bakoitzaren denbora dagokion fitxako erreferentziari doituz gero, ezinbestean mutu eta aldatuta gelditzen da objektu bakoitzak berea zuen denbora, kata-logazioaren eta artxiboaren bidez atxiki ezin diren existentzia frekuentziatan asaldatzen dena.  Axo-lagabetasun hori, mamua bezala, ez-denbora baten inguruan dabil, baina arrasto baten, oroimen ba-ten aurpegia erakusten du beti. Berezkoak, orduan, artxiboaren eta memoriaren arteko banaezinta-sunaren itxura hartzen du, hala, adibide bat jartzeko, Berlingo  Museum für Naturkunde museoan disekatuta dauden animaliei begiratzen badiegu, nolabait ere behartuta sentitzen gara denbora jakin batean kokatzera, eta hori defendatzeko, zenbait historia beste batzuen aldean gailentzearren, hala egin dezaketenak agertuko dira erregistro ordenatuaren eta kontrol zehatzaren aginpidearekin, eta euren kultur eraikuntzaren izaera hegemonikoak ematen dien kaudimenarekin, zeinak ez duen desa-dostasunik onartzen. Arima argiak. Disekatutako animali horietako josturek ere badakite axolaga-beki bizi duten denbora hori betikotasun kezkagarri bati begira egindako irudikapen baten denbora baino ez dela, eta beraiek  ez direla inoiz betikotasun horren parte izatera helduko: ez daukate zain eta ez dagokie.
Pablo Marte.

iCal
Dokumentu Akzioak