Inpresio digitala serigrafiarako
Tailerra
2007/05/14 - 2007/11/30 | arteleku

Inpresio digitala serigrafiarako

Parte-hartzaileak

Koordinazioa: Allende Arnaiz, Nerea López

Hastapena
Ikastaroa emango dute: Allende Arnaiz eta Nerea López

1)Maiatzak 14-25.
Ordua: astelehenetik ostiralera bitartean, 16:00-20:00
Edonorentzat zabalik.

2)Ekainak 18-29.
Ordua: astelehenetik ostiralera bitartean, 09:30-13:30
Artelekuko erabiltzaileentzat.

3)Irailak 3-14.
Ordua: astelehenetik ostiralera bitartean, 16:00-20:00
Edonorentzat zabalik.

40 bat orduko ikastaroak. Helburua teknikara lehen aldiz gerturatzea da, hartara artistek jakin dezaten beraien lanerako aplikatzeko modukoa den ala ez.

Plaza kopurua: gehienez 6 pertsona.

---------------------


Aurre-inpresio digitala serigrafiarako
Ikastaroa emango dute: Allende Arnaiz
Urriak 22-26.
Ordua: astelehenetik ostiralera bitartean, 16:00-20:00.

Zerorrek egin ezazu. Nola lortu fotolitoak lana fotomekanikara bidali gabe, tintazko ohiko inpresora bat erabilita. Serigrafiarako Aurre-inpresio digitala oinarrizko nazioak: tinta soilak, bilbeak, koloreak bereiztea, erregistroa, inprimatzeko euskarriak, eta abar. Ikastaroan izena emateko beharrezkoa da serigrafian eta Photoshopean aritua izatea.

Plaza kopurua: Gehienez 6 pertsona.



---------------------

Paperaz haratago: Euskarria abiapuntu.
Ikastaroa emango dute: Allende Arnaiz eta Nerea López, Daniel Canogar, Pepe Albacete
Azaroak 5-30.
Ordua: Astelehenetik ostiralera bitartean, goizez eta arratsaldez.

Serigrafiak aukera ematen du irudia ohikoak ez diren euskarrietan estanpatzeko, hau da, paperaz haratago; beraz, irudi grafiko hutsa baino gehiago izateko aukera ematen du. Baina gai honek zenbait galdera edo zalantza dakartza: Zerk baldintzatzen du lan baten sorkuntza prozesua, irudiak edo euskarriak?


-Lehen fasea (1. astea). Serigrafian hasteko
Ikastaroa emango dute: Allende Arnaiz eta Nerea López
Lehen astea parte hartzaileek serigrafian lehen urratsak eman ditzaten izango da, hartara teknika ezagutzeko eta jakinaren gainean egoteko zein diren haren aukerak eta mugak.

-Bigarren fasea (2. astea). Kontzeptua
Ikastaroa emango dute: Daniel Canogar
Sortzaile bakoitzak bere testua, bere diskurtsoa du, sortzen ari den bitartean aurkitzen eta idazten duena. Aste honetan zehar, parte hartzaileek zenbait ariketa azkar egingo dituzte, hartara berain diskurtsoa aurki dezaten. Ariketa horiek azken proiektuaren zirriborroak ere izango dira. Astean zehar, sorkuntza garaikidearekin zerikusia duten aurkezpen teorikoak egingo dira, indar eginez irudi seriatuan eta digitalean. Lantegiaren gakoetako bat ikasleen partaidetza aktiboa izango da, bai serigrafiak sortuz, bai lanaren emaitza aztertuz eta haren gainean eztabaidatuz.

-Hirugarren fasea (3. eta 4. asteak). Ebazpen teknikoa
Ikastaroa emango dute: Pepe Albacete
Behin atzean utzita lanaren materialaren auzia, lan bat teknikoki nola gauzatu izango da gaia. Horretarako, proiektu bakoitza nola egin aztertu eta proposatuko da.

Parte hartzaileek gauzatuko dute azken lana. Horretarako, eskura izango dute Artelekuko serigrafia lantegia, lantegiaren edozein erabiltzailek erabiltzen duen bezala.

Plaza kopurua: gehienez 6 pertsona.
Prezioa: 78,13 €

iCal
Dokumentu Akzioak