Hastapena
Ikastaroa
emango dute:
Allende Arnaiz eta Nerea López
1)Maiatzak 14-25.
Ordua:
astelehenetik ostiralera bitartean, 16:00-20:00
Edonorentzat
zabalik.
2)Ekainak 18-29.
Ordua: astelehenetik ostiralera
bitartean, 09:30-13:30
Artelekuko erabiltzaileentzat.
3)Irailak
3-14.
Ordua: astelehenetik ostiralera bitartean,
16:00-20:00
Edonorentzat zabalik.
40 bat orduko ikastaroak.
Helburua teknikara lehen aldiz gerturatzea da, hartara artistek jakin
dezaten beraien lanerako aplikatzeko modukoa den ala ez.
Plaza
kopurua: gehienez 6 pertsona.
---------------------
Aurre-inpresio
digitala serigrafiarako
Ikastaroa
emango dute:
Allende Arnaiz
Urriak 22-26.
Ordua: astelehenetik ostiralera
bitartean, 16:00-20:00.
Zerorrek egin ezazu. Nola lortu
fotolitoak lana fotomekanikara bidali gabe, tintazko ohiko inpresora
bat erabilita. Serigrafiarako Aurre-inpresio digitala oinarrizko
nazioak: tinta soilak, bilbeak, koloreak bereiztea, erregistroa,
inprimatzeko euskarriak, eta abar. Ikastaroan izena emateko
beharrezkoa da serigrafian eta Photoshopean aritua izatea.
Plaza
kopurua: Gehienez 6 pertsona.
---------------------
Paperaz
haratago: Euskarria abiapuntu.
Ikastaroa
emango dute: Allende
Arnaiz eta Nerea López, Daniel Canogar, Pepe Albacete
Azaroak
5-30.
Ordua: Astelehenetik ostiralera bitartean, goizez eta
arratsaldez.
Serigrafiak aukera ematen du irudia ohikoak ez
diren euskarrietan estanpatzeko, hau da, paperaz haratago; beraz,
irudi grafiko hutsa baino gehiago izateko aukera ematen du. Baina gai
honek zenbait galdera edo zalantza dakartza: Zerk baldintzatzen du
lan baten sorkuntza prozesua, irudiak edo euskarriak?
-Lehen
fasea (1. astea). Serigrafian hasteko
Ikastaroa emango dute:
Allende Arnaiz eta Nerea López
Lehen astea parte hartzaileek
serigrafian lehen urratsak eman ditzaten izango da, hartara teknika
ezagutzeko eta jakinaren gainean egoteko zein diren haren aukerak eta
mugak.
-Bigarren fasea (2. astea). Kontzeptua
Ikastaroa
emango dute: Daniel Canogar
Sortzaile bakoitzak bere testua, bere
diskurtsoa du, sortzen ari den bitartean aurkitzen eta idazten duena.
Aste honetan zehar, parte hartzaileek zenbait ariketa azkar egingo
dituzte, hartara berain diskurtsoa aurki dezaten. Ariketa horiek
azken proiektuaren zirriborroak ere izango dira. Astean zehar,
sorkuntza garaikidearekin zerikusia duten aurkezpen teorikoak egingo
dira, indar eginez irudi seriatuan eta digitalean. Lantegiaren
gakoetako bat ikasleen partaidetza aktiboa izango da, bai serigrafiak
sortuz, bai lanaren emaitza aztertuz eta haren gainean eztabaidatuz.
-Hirugarren fasea (3. eta 4. asteak). Ebazpen
teknikoa
Ikastaroa emango dute: Pepe Albacete
Behin atzean
utzita lanaren materialaren auzia, lan bat teknikoki nola gauzatu
izango da gaia. Horretarako, proiektu bakoitza nola egin aztertu eta
proposatuko da.
Parte hartzaileek gauzatuko dute azken lana.
Horretarako, eskura izango dute Artelekuko serigrafia lantegia,
lantegiaren edozein erabiltzailek erabiltzen duen bezala.
Plaza
kopurua: gehienez 6 pertsona.
Prezioa: 78,13 €