Hondakinak
Tailerra
2010/01/25 - 2010/01/29

Hondakinak

Parte-hartzaileak Daniel Canogar

Hondakinak tailerrak parte hartzaile guztiak gonbidatzen ditu arkeologo lanetan aritzera zabortegi, txatartegi, desguaze eta bertan behera utzitako orubeetan, toki horietan hainbat hondakin aurki baitaitezke. Halaber, tailerrean foro egoki bat antolatuko da hondakin horiek testuinguruan berriro kokatzeko eta artearen bidez zentzu berri bat emateko.

Daniel Canogarrek eskainitako tailerra

Data: Urtarrilak 25etik 29ra

Ordutegia: 10:00/14:00 - 16:00/19:00

Parte hartzaileak: 15

Izena emateko epea: Urtarrilak 13. Bidali zure datu pertsonalak zure CV eta motibazio eskutitzarekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Argazki kredituak: Max Estrella Galeriaren adeitasuna. Daniel Canogar VEGAP

 

Artista beti izan da historiaren birziklatzaile handia, iraganeko hondakinetan arakatu eta orainari zentzua ematen diona. XX. mendean zehar, baztertutakoa arte-lanaren barruan sartzen hasi zen.  Duchampen readymade ideiak zentzu artistiko berria eman zien baztertutako objektuei, eta Pop Art mugimenduak, berriz, erabili eta botatzeko produktuen ekoizpen masiboa jo zuen begiz. Beraz, zaila da arte garaikidea ulertzea hondakinak sortzen duen lilura aintzat hartu gabe. Ingurumenaren gaineko kezka agerian den garai honetan, kontsumoari lotutako gizartearen  gorotz-paisaien berri ematen duten argazkilariak aurkitzen ditugu, eta baita beren proiektuak burutzeko material bila zabortegietan eta txatarregietan aritzen diren artistak ere. Lan horietan guztietan ikusten dugu gizarte bat bere zaborren bitartez ezagutzen dela.

 

Hondakinak tailerrak parte hartzaile guztiak gonbidatzen ditu arkeologo lanetan aritzera zabortegi, txatartegi,  desguaze eta bertan behera utzitako orubeetan, toki horietan hainbat hondakin aurki baitaitezke. Halaber, tailerrean foro egoki bat antolatuko da hondakin horiek testuinguruan  berriro kokatzeko eta artearen bidez zentzu berri bat emateko. Gehiegikeriarekin, memoriarekin, kontsumoaren gizartearekin eta planetaren baliabide naturalen espoliazioarekin lotutako gaiak aztertuko dira saioetan egindako ariketen bitartez. Aldi berean, erabili eta botatzeko kultura ordeztu dezaketen beste gizarte eredu batzuk ikertuko dira. Tailerrean egindako ariketen ondorioz amaierako proiektu bat prestatuko da, eta  azkeneko egunean aurkeztuko zaie parte hartzaileei, lan horren bitartez laguntza eman nahi baitzaie beren lan artistikoa erabiliz bizitzea tokatu zaigun errealitatearen aurrean jarrera hartzeko.

iCal
Dokumentu Akzioak