Lupa eta Imana
Tailerra
2005/09/04 - 2005/09/30 | Arteleku

Lupa eta Imana

Parte-hartzaileak

pinturatik abiatuta eginiko praktika artistikoko lantegia

Koordinazioa: Iñaki Imaz
Gonbidatuak: José Ramón Amondarain, Mikel Bergara, Luis Candaudap,
Gema Intxausti, Pello Mitxelena, Gorka Eizagirre, Iñaki Rodríguez, Juan Perez Agirregoikoa.

Ezer adierazi nahi ez izateak badu erabat iraultzailea den zerbait”.
Régis Debray

Lantegiaren oinarrizko ideia harreman berriak esperimentatzeko denbora eta toki gisa planteatzea da, eginkizun artistikoaren mugak kontuan izanik betiere. Lantegiaren izenak berak, Lupa eta Imana, aurre-jarrera energetiko subjektibo bi ekarri nahi dizkigu gogora: optikarako joera batetik eta elektronikarako joera, bestetik, muga horietarako aukera-baldintzak baitira.

Gure ustez, norbanakoen adierazpen beharretatik haratago, murrizpenen (auto)ezarpenak teknikaren garapen erreala ahalbidetzen du; hori da gure abiapuntua. Gaur egungo arte jardunean pintura (auto)mugaketa eta (auto)errepresiorako aukera horietakotzat jotzen dugu; eta paradoxikoki, horrek askatasun, adierazkortasun eta eraginkortasun maila altuago batera eraman gaitzake. Pintura legearen mendean jartzea, beraz, bakar-bakarrik laborategi esperimental gisa planteatzen da, eta errepresio gogokoen gisa, aukera sorta zabalago baten barnean; aukera horiek ere egia bihur daitezke, partaideen eta gonbidatuen interesen arabera.

Lantegiaren hasieran koordinatzaileak azalpen teoriko batzuk emango ditu eta hamabost egunez bakarka lan egin ondoren, gonbidatutako artistak bi astean behin joango dira partaide bakoitzak egindakoari eragozpenak eta murrizketak proposatzera. Partaideek onartu egin beharko dute joko hori eta aldi baterako uko egin beharko diote autoretzari eta proposatutako jarraibideen arabera lan egin beharko dute, hain zuzen, artista gonbidatuek pertsonifikatzen duten inkontzientea tarteko nork bere teknika lantzeko.
Lantegia arte jardunean modu bateko edo besteko eskarmentua duen edozein lagunentzat da, baldin eta prest badago jolasteko, bere espresio desirak gerorako uzteko eta bere kontzientzia lasaitzeko, koordinatzaile eta gonbidatuengan jarriz, aldi baterako konfidantza.

iCal
Dokumentu Akzioak