Koordinazioa:
Iñaki Imaz
Gonbidatuak:
José Ramón Amondarain, Mikel Bergara, Luis Candaudap,
Gema
Intxausti, Pello Mitxelena, Gorka Eizagirre, Iñaki Rodríguez, Juan
Perez Agirregoikoa.
“Ezer
adierazi nahi ez izateak badu erabat iraultzailea den zerbait”.
Régis
Debray
Lantegiaren oinarrizko ideia harreman berriak
esperimentatzeko denbora eta toki gisa planteatzea da, eginkizun
artistikoaren mugak kontuan izanik betiere. Lantegiaren izenak berak,
Lupa eta Imana, aurre-jarrera energetiko subjektibo bi ekarri nahi
dizkigu gogora: optikarako joera batetik eta elektronikarako joera,
bestetik, muga horietarako aukera-baldintzak baitira.
Gure
ustez, norbanakoen adierazpen beharretatik haratago, murrizpenen
(auto)ezarpenak teknikaren garapen erreala ahalbidetzen du; hori da
gure abiapuntua. Gaur egungo arte jardunean pintura (auto)mugaketa
eta (auto)errepresiorako aukera horietakotzat jotzen dugu; eta
paradoxikoki, horrek askatasun, adierazkortasun eta eraginkortasun
maila altuago batera eraman gaitzake. Pintura legearen mendean
jartzea, beraz, bakar-bakarrik laborategi esperimental gisa
planteatzen da, eta errepresio gogokoen gisa, aukera sorta zabalago
baten barnean; aukera horiek ere egia bihur daitezke, partaideen eta
gonbidatuen interesen arabera.
Lantegiaren hasieran
koordinatzaileak azalpen teoriko batzuk emango ditu eta hamabost
egunez bakarka lan egin ondoren, gonbidatutako artistak bi astean
behin joango dira partaide bakoitzak egindakoari eragozpenak eta
murrizketak proposatzera. Partaideek onartu egin beharko dute joko
hori eta aldi baterako uko egin beharko diote autoretzari eta
proposatutako jarraibideen arabera lan egin beharko dute, hain zuzen,
artista gonbidatuek pertsonifikatzen duten inkontzientea tarteko nork
bere teknika lantzeko.
Lantegia arte jardunean modu bateko edo
besteko eskarmentua duen edozein lagunentzat da, baldin eta prest
badago jolasteko, bere espresio desirak gerorako uzteko eta bere
kontzientzia lasaitzeko, koordinatzaile eta gonbidatuengan jarriz,
aldi baterako konfidantza.