ARTEA - ARGAZKIA - MODA. William Selden
Tailerra
2011/03/28 - 2011/03/31

ARTEA - ARGAZKIA - MODA. William Selden

Parte-hartzaileak

Adierazpen artistikoa eta modaren publizitatea elkar uztartuz argazkigintzan sakontzeko tailerren bigarren edizioa.

William Seldenek eskainia

Kontzeptua eta koordinazioa: YOX kolektiboa

Data: martxoaren 28tik 31ra

Ordutegia: goizez eta arratsaldez

Hartzaileak:  ikusizko arteetako eta, batez ere, argazkigintzako profesionalak eta ikasleak

Partaide kopurua: 12 gehienez

Izen-ematea: martxoaren 17a arte. Bidali zure datu pertsonalak, curriculuma, 3 argazki (jpg edo pdf formatuetan edo bere esteka sarean) eta motibazio gutuna info@colectivoyox.com helbidera

*MID E Studio 011 programaren barruan sartzen da tailerra.

William Selden britainiar argazkilariaren laguntzarekin, parte-hartzaile hautatuek proiektu pertsonalak landuko dituzte, tailerrean emango dizkieten koordenadak kontuan hartuta: diseinatzaile gonbidatu baten lanak, modeloak, argazki saioa.  Hautatutako proiektu hoberenekin erakusketa bat egingo da Artelelekun, apirilaren 1ean, MID E Studio 011 (www.mid-e.com) programaren barruan.

 

Tailerraren oinarrizko kontzeptua. Tailer honek adierazpen artistikoa eta moda-publizitatea elkarreraginean jartzen dituzten argazkigintzako praktiketan sakontzen du. Argazkigintzak eta modak, azken hamarkadetako ikusizko irudikapenaren ardatz nagusietako bik, gaur egungo gizartearen pertzepzio esperientzian gero eta handiagoa den espazioa hartzen dute. Bakoitzak banaka, eta batez ere biak batera, egunerokotasuna bereganatzen dute norbanakoaren eta munduaren arteko harreman eremu bat eratuz, gehienetan oso baldintzatua egoten dena. Bitarteko grafiko, elektroniko eta digitalen gorakadak erreferentzia eremu hori zabaldu eta aditzera ematen du.

Argazkigintzaren izaera dualak, bitarteko artistiko eta erregistrorako eta erreprodukziorako mekanismo gisa, hainbat jardunbide ahalbidetu ditu, helburu artistikotik merkataritza hutsekora doazenak. Elkargune horretan kokatutako argazkilariek artearen, modaren eta argazkigintzaren arteko joan-etorriko zirkuitu hori arakatzen dute, batzutan artetik abiatuta, besteetan publizitatetik, eta askotan tarteko posizio batetik. Zirkuitu horrek eragin nabaria du gaur egungo modaren, publizitatearen eta artearen alorrean, eta agerian gelditzen da hedabide grafikoetan argitaratutako lanen kalitate artistiko ukaezinean, edo museoetan eta galerietan gero eta gehiago ikus daitekeen moda-argazkigintzan. Era berean, agerian gelditzen da argazkilarien, ikusizko artisten eta artista plastikoen lanean, horiek argazkigintzak duen ahalmena baliatzen baitute kategorizazio estetikoak diluitzen dituzten eta argazkigintzan eta argazkigintzatik zentzua ematea eta irudikatzea zalantzan jartzen duten diskurtsoak elkarreraginean jartzeko.

 

iCal
Dokumentu Akzioak