Municheko, Alemania, ZGVDFHG (Fraunhofer Gesellschaft zur Foerderung der angewandten Forschung e.V.), Ormyliako, Grezia OADC (Sacred Convent of the Annunciation IMSP), Vienako, Austria, AFA (Akademie der Bildenden Kuenste Wien), Donostia ARTELEKUko VICOMtech (Asociación Centro de Tecnologías de Interacción Visual y Comunicaciones), eta Italiako GIUNTI Gruppo Editoriale S.p.A. elkarlanean egindako proiektu europar bat da.
Sistemas Judo eta Titanet/ Animatu, biak multimedia sormenari lotutako eta Artelekuren laguntzailea diren bertako enpresak, proiektuaren alde kreatiboaren garapenaren arduradunak izango dira.
Art-e-Factek "Errealitate birtual batean gertatutako arte elkarreragile esperientzien sormenerako plataforma generikoa" garatzea proposatzen du, erabiltzaileentzako ulerterraza den informazio-gizartearen (1998-2002) inguruko ikerketa, frogapena eta garapen teknologikoa programa espezifikoaren testuinguruan aurrera eramango da, "IST Programa" (Informazio Gizartearen Teknologien Programa).
Art-e-Facten helburu nagusia errealitate birtual batean esperientzia interaktiboen elkartrukea posible egiteko aipatutako plataforma generikoa garatzea da, horrela artistei adierazpen artistikoak modu originalean sortzen utzita, errealitate birtual "berri" eta errealitate fisiko "tradizionala"-ren arteko testuinguru kultural baten barne.
Helburuen artean ere plataforma hau errealitate birtualen bilduma bat eraikitzeko erabiltzea dago. Artelekuk artista eta informatika-ingeniarien diziplina arteko talde bat proposatzen du, plataforma egiteko, baita errealitate birtual batean ebaluazio eta ustiapen gisabalioko duen artelan baten sorkuntza ere.
Hasiera batetik artistak bertan nahasita egongo dira, sistemaren definizioan laguntzen eta egungo ekoizpen prozesurako lehentasunezko diren prototipo digital eta ez digitalak sortzen.
Zehaztapen teknikoek ondoren, garapen teknikoak datu-basearentzako informazio artistikoaren bilduma egitea, egile/artisten esperientzia interaktiboan oinarritutako informaziora sarrera-erraztasunak ematea eta sorkuntza ontologikoa barne hartuko ditu.