Mugatxoan 2010. Umeentzako tailerra

Hondamendien soinuak ohiko objektuekin orkestratu nahi ditugu. Euri hotsa ilarren bitartez egingo dugu, haize hotsa plastikozko orri baten bidez. Mikrofono ezberdinekin lan egingo duzue eta hondamendien gaiaren inguruko hotsak aurkituko dituzue. Lurrikarak, sumendien erupzioak, uholdeak, urakanak, hegazkin istripuak, eta urtzen ari diren glaziarrak, baina eskala txikian – hondamendiak irudikatzen dituzten zapata kaxen tamainako maketak.

Eva Meyer-Keller, Rico Repotente eta Sybille Müllerek eskainia

Data: Ekainak 30etik uztailak 2ra

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara

Izena emateko epea: Ekainak 23. Bidali mezu bat arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Hondamendien ondoren eraikitzen_ soinu proiektua

Hondamendien soinuak ohiko objektuekin orkestratu nahi ditugu. Euri hotsa ilarren bitartez egingo dugu, haize hotsa plastikozko orri baten bidez. Mikrofono ezberdinekin lan egingo duzue eta hondamendien gaiaren inguruko hotsak aurkituko dituzue. Lurrikarak, sumendien erupzioak, uholdeak, urakanak, hegazkin istripuak, eta urtzen ari diren glaziarrak, baina eskala txikian – hondamendiak irudikatzen dituzten zapata kaxen tamainako maketak.

Zuek hondamendien maketak jarriko dituzue; beraz, bakoitzak hondamendi bat hautatuko du, zuzendaria izango zarete, materiala eta zuen orkestra aukeratuko dituzue. Bakarka praktikatu eta probatu ondoren, ekipoa eta materiala jarriko duzue, esaterako –zein arduratuko den euriaz, nork puskatuko dituen sokak, haizea eta abar- eta, orduan, hondamendi guztia garatuko duzue hasieratik amaierara.

Uztailak 2an 13:00etan, umeek aurkeztuko dituzte landutako hondamendien eredu gogokoenak. Performanceak 20-30 minutu iraungo ditu.

Nori dago tailerra zuzenduta?

5 eta 7 ume behar ditugu, 10-12 urte bitartekoak. Mikrofono bat eta emoziozko lanabesak zer diren dakiten neska-mutilak.

Tailerrak irauten duen hiru egunetan bertaratu daitezkeen umeek bakarrik har dezakete parte; beraz, gurasoen baieztapen gutun bat behar dugu tailerrean parte hartu dezakezuelako baimena eskuratzeko; halaber, baimena eman behar dute bideoz grabatzen ditugun irudiak gerora ere erabili ahal izateko.

Nor gara?

Eva Meyer-Keller, Sybille Müller eta Rico Repotente berlindarrak dira, eta azken hamar urteotan performancea, dantza, bideoa eta soinua landu dituzte. www.evamk.de

 

Informazio gehiago behar izanez gero, ondorengo helbidera jo dezakezu:

Blanca Calvo + Ion Munduate

Pinar 5, 7. B. Irun, 20301.

Tel + 34 943 577842. GSM +34 609 946 180

info@mugatxoan.org

http://www.mugatxoan.org

Dokumentu Akzioak