Elkarlanean hasi ziren 2004an International Festival gisa, baina batera lan egin izan dute 90eko hamarkadaren hasieraz geroztik. Arazorik gabe lantzen dute performancea, bideoa eta arkitektura, alderdi teorikoa eta akademikoa, eta entretenimendu hutsa. International Festival epe luzeko lankidetza plataforma bat da, arkitekturaren eta performancearen artekoa. 2007an “Urteko arkitekto” nominatu zituzten Suedian. International Festival plataformaren lana gizarte eta ekonomia testuinguruetako banaketaren, erantzukizunaren eta jabetzaren inguruko gaietan biltzen da. Arkitekto batek eta performacearekin lotura duen artista batek sortu zuten, eta espazio-denboraren koordinazioa modu proaktiboan aktibatu eta aldatzeko aukerak funtsezkoak diren eremu bat hartzen dute. Lan hau ikuslearekin lankidetzan sortzen dituen harremanen espezifikotasunean eta berezitasunean kokatzen da.
(Bilbao, 1972) Rock taldeetan hasi zen eta arte ederretako ikasketak egin zituen ikus-entzunezkoetan espezializatuta. Zürich edo Bartzelona bezalako hirietan urte pare batez bizitzen egon ondoren, Bilbora itzuli zen 1998an eta bertan jarraitzen du irakaskuntza eta artea uztartuz, bideo edizioko eta postprodukzioko irakaslea baita. Bere lanak hainbat galeria, arte museo, musika jaialdi, kontzertu areto eta/edo autogestionatutako espaziotan erakutsi izan dira, besteak beste honako hauetan: Bilboko Arte Ederretako Museoan; Leongo MUSACen; Bilboko Rekalde aretoan, Bordeleko Galerie du Trianglen; Bartzelonako ADN galerian; Madrilgo Alcala 31 aretoan; Gasteizko Montehermoson; Iruñeako Moises Perez de Albeniz galerian; Bilboko Musicaexmachina jaialdian, Tolosako Bomberenean; Bilboko Le Larraskito klubean; edo Palma Mallorcako La Fundación A.C.A.n.
(Donostia,1965) New York eta Bilbo artean bizi eta lan egiten du. Azken urteotan bere lanaren ardatza produkzio dokumentala izan da, gure jarrera definitzen duten arau sozialak zalantzan jartzen dituzten jarduerei, leku pribatu nahiz publikoetan egindakoei, buruzkoa. Azkenaldian egindako banakako proiektuen artean honako hauek daude: Bilboko Carreras Múgica galeriako erakusketa, 2009an; GhostBox Bilboko Rekalde aretoan, 2008an; Curating the campus: To Pee in Public and private Spaces Amberesko The Singelen, 2007an; Talent Vita Kuben, Umea, Suedian, 2007an; Climbing Buildings, «If I Can’t Dance…» Jaialdia, Utrechen 2007an; Irrintzi, Repetición Artearen eta Generoaren III. Topaketen barruan, Sevillako Centro Andaluz de Arte Contemporaneon, 2007an. Berriki, hainbat talde erakusketetan parte hartu du: «Chacun a son gout» Guggenheim Bilbao Museum, Bilbo; «Kiss Kiss Bang Bang» Arte Ederretako Museoa, Bilbo, 2007; «Attitude» c/o Atle Gerhardsen Gallery, Berlin, 2006; «The Dead, Absent, and Fictitious», LTTR komisario izan zuen bideo erakusketa, REDCAT Concert Hall, Los Angeles, 2006.
Berlindarrak dira eta azken hamar urteotan performancea, dantza, bideoa eta soinua landu dituzte.