Mugatxoan 2008
2008/06/09 - 2008/06/29 | Arteleku

Mugatxoan 2008

Parte-hartzaileak

Mugatxoan arte-egitasmoa da, Entrecuerpos-Mugatxoan Kultur Elkarteak sortua, eta 1988. urteaz geroztik funtzionatzen ari da. Tarteko eremuaren ideian oinarrituta eratu da, eremua kodeek zirkulatzeko leku gisa ikusita, pairatzen dituen mugimendu eta lekualdaketa etengabeek behin eta berriz defi nitua. Mugatxoan materiagabetasuna bitarteko duen gorputzaren mintzaldien arteadierazpenetan kokaturik dago, eta eskaintzen dituen lanak egoera iragankor batean egintzak eraldatze gisa eta esanahia ekoizte moduan agertzen zaizkigu.

Koordinazioa: Blanca Calvo eta Ion Munduate

Donostiako Artelekuk hasiera-hasieratik babestu du Mugatxoan ekimena, eta ekoizlea izateaz gain, Mugatxoan garatzeko lekua ere izan da. Esperimentatzeko toki berezietan aldarrikapenezko kultur egitasmoak garatzea ahalbidetzen duten harremanak sortzeko beharrak Portoko Serralves Fundazioarekin lankidetzan aritzea bultzatu zuen 2001. urtean. Aurten, laugarren ekoizle kidea gehitu zaigu, Gijongo Laboral Escena delakoa.

Mugatxoan 08 iragaite legez proposatzen da, espazio batetik bestera joateko egintzan, eta baita lekualdaketa hori gertatzen den igaroleku eta igarotze denbora legez ere. Programatuta dauden jardueren bidez eduki praktiko eta teorikoak ekoitzi nahi dira, eta ekoizten eta hausnartzen jarduten duten partaideek elkarren artean antolatuko dituzte aipatutako jarduerak. Egitaraua hiru multzo nagusitan banatuta dago: aurkezpenak, lantegiak, eta egonaldiak-ekoizpenak.

Deialdi hau ikusizko-arteetan, dantzan eta performancean intersatuta dauden gazteei irekita dago, beren lanak hasita dauzkatelarik, Alice Chauchat, Eric Duyckaerts, Juan Domínguez eta Massimo Furlan-Claire de Ribaupierrek  eskanikiko dituzten tailerretan parte hartzeko.

 

Tailerrak

Alice Chauchat

Ekainak 9 -13

Générique performance-proiektua da, izaera irekia duena eta hainbat antzezleren interes eta ekarpenen arabera garatzen dena. Bere oinarria jolas-egitura da, iritzien sorrerak eta sorkuntza kolektiboak eratuta: antzezleek eta publikoak eztabaidatu egiten dute, antzezleek performancea antzezten bukatu eta ikusleek performance hori ikusi berri balute bezala. Eztabaida horrek ahalbidetzen die performancea elkarrekin asmatzea. Antzezleek hainbat tresna erabili eta garatzen dituzte, egoeraren fikzioa hobetzeko, jolasari aurre egiteko eta aurrera jarraitzeko asmoz. Oinarrizko muntaketa zein erabilitako tresnak aztertuko ditugu etengabeko saioan; tresna gehiago sortuko ditugu, zer antzezlan egin eta lan hori nola ondo egin asmatu eta aurkikuntzak trukatuko ditugu. générique Everybodys-en proiektuetako bat da.

Everybodys arte-plataforma irekia da, performancea ulertzea hedatzen lagun dezaketen ideiak eta estrategiak partekatzeko asmotan sortua. Besteak beste lantegietako jolas, performanceen partitura eta testu multzo batek osatutako www.everybodystoolbox.net web orrian oinarrituta dago plataforma. Everybodys parte-hartzeen eta aldaketen bidez eta jendeak bere konpromisoaren arabera egiten dituen ekarpenen bidez aurrerantz doan proiektua da. Jendeak performancearen esparruan inbertitzeko aukera bat da, performancean banaka aritzea baino haragoko zerbait.

 

Éric Duyckaerts

Ekainak 16-20

Artistaren egiatasuna/itxurakeria


Gure topaketan performanceari buruzko hausnarketa historiko eta praktikoa egingo dugu, performance terminoaren esanahi zabalena aintzat hartuta. Gai hau modu berezian egokitzen zaio gaur egungo galdera bati, hots: artea burutzen den bitartean, artistak artearen «balioztapenaren» ingurunean agertzen duen jarrerari buruzko galderari. Aintzakotzat hartuko dugu, bereziki, gaur egungo artearen esparruko mugen porositatea, gure esparruan egiatasunaren eta itxurakeriaren arteko bereizkuntzak ezaugarri duen zehaztugabetasuna. Artistaren egiatasuna/itxurakeria izenburuko topaketaren izaera historiko eta adibide izaeraz gain, topaketa egitean dugun asmoa artista gazteen jardunean oinarrituko da, egia baita gaitasuna dugulako plantak egitearen poderioz (itxurakeria), azkenean gaitasun hori geureganatu egin dezakegula (egiatasuna).

Ekainaren 9tik uztailaren 20ra bitartean, Artelekun eta Serralves Fundazioan hurrengo artisten lanak aurkeztuko dira: Alice Chauchat, Isabelle Schad, Éric Duyckaerts, Sandra Cuesta, Juan Domínguez eta Amalia Fernández, Massimo Furlan eta Jorge Andraderenak.

 

Gainera, Alice Chauchat, Éric Duyckaerts, Juan Domínguez, Massimo Furlan eta Claire de Ribaupierre artistek gidatutako lantegiak eskainiko dira, eta bertan parte hartuko dute nazioarteko deialdiaren bitartez hautatuko diren 10 parte-hartzaileek.

 

Bestalde, Mugatxoanen 2006ko edizioan parte hartu zuten Marta Bernardes (Porto), Amaya González-Reyes (Pontevedra) eta Filipa Guimaraes (Porto) artistek beraien proiektuak ekoizteko egonaldiaren lehen zatia hasiko dute.

 

Hiru artista gazte horiek 2009ko ekitaldian aurkeztuko dituzten lanen ekoizpen prozesua La Laboral Escenan irailaren 1etik 28ra bitartean burutuko duten egonaldian amaituko da.

 

Aldi berean, La Laboral Escenak Edurne Rubiok 2009. urtean aurkeztuko duen   Desde. La Laboral izenburuko proiektua ekoitziko du. Desde arte-proiektuak hainbat espaziotara lekualdatzeko aukerak dituen site-specific delakoaren ezaugarriak ditu. Mugatxoan 2004ko ekitaldian, Desde.Arteleku eta Desde.Serralves ekoitzi eta aurkeztu zituen.

 

 

 

            Gaur egungo arteen adierazgarri diren hainbat adibidez osaturiko egitaraua dugu hau (dantza, ikus arteak, antzerkia, performance), ikerketa eta lan berriak egiteko atea zabaldu eta tokia eskaintzen duena.

Espero dugu ibilbidearen lekuren batean topo egitea; eta, Fernando Pessoak esan zuen bezala: “Bidaiatu! Herrialdeak galdu!”.

 

 
_____________________________________________2008ko EGUTEGIA

 

ARTELEKU, Donostia

Lantegiak

 

Ekainaren 9tik 13ra.                          Alice Chauchat (Paris / Berlin)

Ekainaren 16tik 20ra.                        Éric Duyckaerts (Lieja / Niza)

 

Aurkezpenak

 

Ekainaren 14an. 21:30etan                            The breast piece (Praticable). Alice Chauchat (Paris / Berlin)

                                                                Ohne Worte. Laburpena. (Praticable). Isabelle Schad (Berlin)

Ekainaren 21an. 21:30etan                                            Performance. Éric Duyckaerts (Lieja / Niza)

Ekainaren 28an. 21:30etan                            A long way back. Sandra Cuesta (Irun)

 

Hitzaldiak

Ekainaren 13an. 17:00etan                            Praticable. Alice Chauchat, Isabelle Schad eta Frédéric Gies

 

 

Egonaldiak eta Ekoizpenak

Ekainaren 9tik 28ra                          Marta Bernardes (Porto), Amaya González-Reyes (Pontevedra) eta Filipa Guimaraes (Porto).

 

 

 

SERRALVES FUNDAZIOA, Porto

Lantegiak

 

Uztailaren 1etik 4ra.                         Juan Domínguez (Madril-Berlin)

Uztailaren 7tik 11ra.                          Massimo Furlan eta Claire de Ribaupierre  (Lausana)

Aurkezpenak

 

Uztailaren 4an. 22:00etan              Shichimi Togarashi. Juan Domínguez/Amalia Fernández (Madril)

Uztailaren 6an .17:00etan                                              Furlan/nº23. Massimo Furlan (Lausana)

Uztailaren 11n. 22:00etan                                              O decisivo na política… Jorge Andrade (Lisboa),

Uztailaren 13an. 22:00etan                                           Sono qui per l’amore. Massimo Furlan (Lausana)

 

Hitzaldiak

Uztailaren 5ean. 17:00etan                                           De la... A la…. Juan Domínguez

 

Egonaldiak eta Ekoizpenak

 

Uztailaren 1etik 20ra                       Marta Bernardes (Porto), Amaya González-Reyes (Pontevedra) eta Filipa Guimaraes (Porto).

 

 

LA LABORAL Escena, Gijon

Egonaldiak eta Ekoizpenak

 

Irailaren 1etik 28ra                           Marta Bernardes (Porto), Amaya González-Reyes (Pontevedra) eta Filipa Guimaraes (Porto).

 

 

MUGATXOAN 2008 proiektu elkartua da, Donostiako Arteleku Gipuzkoako Foru Aldundia, Portoko Serralves Fundazioa, GijongoLa Laboral Escena eta Entrecuerpos-Mugatxoan Kultur Elkartea dira ekoizleak.

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Pro-Helvetia Arts Council of Switzerland.

Aurkezpenak

Ekainaren 14an. 21:30etan

Ohne Worte (Praticable). Laburpena, Isabelle Schad.

The breast piece (Praticable).  Alice Chauchat eta Frédéric Gies.

 

 

Ohne Worte (Praticable).  Laburpena

Kontzeptua eta koreografia: Isabelle Schad

Argiak: Bruno Pocheron

Soinua: Bruno Pocheron, Isabelle Schad, Hanna Hedman

Dramaturgia-laguntzailea: SaSa Bozic

Arte-laguntzailea: Alice Chauchat, Hanna Hedman, Bruno Pocheron

Musika: Alfredo Catalani, La Wally.

Jantziak: Jaap

Hartu-emanak lagun hauekin/lagun hauei esker: Laurent Goldring, Frederic Gies, Sybille Müller

Manager: Susanne Beyer

Ekoizpena: good work productions / Isabelle Schad

Laguntzaileak: espace pier paolo pasolini valenciennes, hau 1-3 berlin, hauptstadtkulturfonds berlin, mimecentrum berlin, pact-zollverein essen, tanzfabrik berlin.

 

Ohne Worte (Praticable) lanean, egintza barregarria ikertzen da hurbiltasun fisikoaren bitartez. Gorputz barregarriari buruzko lana da, gehiegikeriaren gorputz gisa, bere eginkizunetan oreka galduta, kontrolatu ezinekoa den gorputza. “Hitzik gabeko gorputz” horri antzezpenerako moldea eman zaio, gorputza maite-jolasetan ibiltzen da espresionismoarekin eta clown tradizioarekin, eta erakusten duen birtuosismoak ohartzea eta irri egitea ahalbidetzen digu, antzezleak irrist egiten duenean. Tradizioko antzerki-irudiak gogorarazten dizkigu, hala nola zinema mutuaren garaiko filmak, pantomimak, maitagarrien ipuinak eta mamuen agerpenak. Ohne Worte (Praticable) lanak gorputz ugari erakusten dizkigu gorputz bakar batean, eta bestea agerrarazita eta gorputz ikusezinak erakutsita nortasun askotarikoa isurtzea proposatzen du.

 

The breast piece (Praticable)

Kontzeptua eta koreografia: Alice Chauchat eta Frédéric Gies.

Dantza: Alice Chauchat.

Argiak: Rut Waldeyer.

Musika: Ernest Chausson, Janis Joplin.

Ekoizpena: Alice Chauchat / Aire eta Frédéric Gies.

Laguntzaileak: Direction Régionale des Affaires Culturelles d‘Île-de-France - ministère de la Culture et de la Communication.

Gure esker ona Tanzfabrik Berlin eta TanzWerkstatt Berlini.

 

Anatomiaren ikuspegitik begiratuta, bularrak guruinak dira, baina baita feminitatearen ezaugarri ere. Amazkoak edo erotikoak, birjintasunezkoak edo pornografikoak, emakumeen formaren nolabaiteko mitologiaren bereizgarriak dira, ia beti. The Breast Piece lanean, dantzan irudimena baliatu da gorputz “erreal” baten irudia sortzeko, eta harreman zalantzagarriak sortzen ditu gorputzaren, generoaren eta errealitatearen ideien artean. Alice Chauchat eta Frédéric Giesek, lan honetan, gorputz “naturalaren” eta bere kultur irudikapenen arteko harremanak aztertzen dituzte.

 

 

 

Ekainaren 21ean. 21:30etan

Izenbururik gabe.  Éric Duyckaerts

 

Duyckaertsen artea ahozkotasunaren tradizio luzearen barruan kokatuta dago, irakasteko egintzaren osagarria den ahozkotasunaren tradizio horren barruan, alegia. Tradizio horretan, hasiera-hasieratik, filosofia eta poesiaren artea nahasirik daude, letraren aurreko performance erako batean. Esan genezake performancea han sortu zela, Greziako akademia batean, olibondoen gerizpean. Gogora dezagun Platon poeta eta dramagilea izan zela, bere solasaldi filosofikoei ekin baino lehen.

Antzinako Grezian bezala, Duyckaertsengan ere halako hizlariaren trebetasuna edo hizlariaren era askotako ezaugarriak nagusitzea hauteman daiteke, nahiz eta bere pertsonaiak jarrera soil hori gainditzen duen. Bere performanceetan, diskurtsoaren eraikuntzarekin, osagaiekin eta trantsizioekin lotuta dauden terminoak azaltzeko gustu eta buru-dohaina erakusten ditu: “anekdota bat, zuen baimenarekin", "iragarri dizuedan bezala", edo "azter dezagun kontzeptu hau une batez".

 

 

 

 

Ekainaren 28an. 21:30etan

A long way back, Sandra Cuesta

 

A long way back

Sandra Cuestaren proiektua, Eneko Alcarazekin elkarlanean.

Antzezleak: Sandra Cuesta, Eneko Alcaraz, Larraitz Torres eta Javier Manterola.

Oscar Holgado, Carmen Clemente, Larraitz Torres, Javier Manterola eta Eva Monzón-ekin lankidetzan.

Laguntzaileak: Centre Civic Barceloneta, Centre Civic Sant Agustí eta Arteleku Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.

 

 

A long way back dantzari-bikote batek egindako alderantzizko ibilbidea da, bikotekideek bata bestea antzeratzean. Beren antzezpenen jatorria abiagunetzat hartuta, alderantzizko ibilbidea egiten da, pertsonaia gisa hartu duten molderantz. Beren ikuspegi guztien asimetriatik hiruki-formako egitura sortzen da, bere burua errepikatzen duena eta, horrela, infinituraino zabal daitekeena, kartazko gaztelu bat balitz bezala. Aurkezten den egituraren bidez, kontaketan bertan zer gertatzen den aztertu nahi dute. 

 

 

 Hitzaldia

Ekainaren 13an. 17:00etan

Praticable. Alice Chauchat, Isabelle Schad eta Frederic Gies

 

Praticable lan-egitura horizontala da, ikerketaren, sorkuntzaren, transmisioaren eta ekoizpen-egitura jakin baten arteko harremanak errazten dituena. Proiektuan parte hartzen duten artistek –batek edo gehiagok– sinatutako lan ugari sortzeko oinarria da lan hau. Piezak gorputzaren jardunen ikerketan eta antzezpenari lotzeko askotariko moldeetan kokatuta daude. Praticable, zehazki, hainbat sorkuntza-lanen bultzatzaile diren eta elkarlanean egiten diren jardun fisikoetan eta jarduera fisikoei buruzko ikerketa-aldietan garatzen da. Sorkuntza-aldiak ikerketa-aldien osagarri dira; hortaz, proiektu zehatz bakoitzean artelanerako baliagarria den jarduneko partaide guztiek esku hartzen dute.

 

Praticablek Fabrik Potsdamen laguntza jaso du, “Tanzplan Potsdam : Artists-in-Residence” izeneko egitasmoaren barruan.

 

 

Egoitzak eta ekoizpenak

 

Marta Bernardes

Escala!

Escala!, bideo-proiektua da. Bideo-lana pentsatuta dago marrazkiaren plano bakoitzak edo plano-sekuentzia bakoitzak aldi berean bi noranzkotan funtzionatzeko: alde batetik, mendekotasuna duela, performance-lan eta lan bideografiko gisa; eta bestaldetik, muntatutako bideo osoaren barruan –edo, hobeto, muntaketa etengabeko bideoaren barruan–, kontakizunezko eta poesiazko leku gisa.

Escala! lanean, pentsatu, marraztu eta proiektatzen den eszena bakoitza (Sema izendatzen dena – hizkuntza-esanahiaren oinarrizko gutxieneko unitatea) performance-aurkezpen baten gida da, benetako espazioa edo antzezpen-espazioa –hau da, ikusleentzat– aurkezteko lan txiki bat. Zuzeneko antzezpen hori bideoan grabatuko da, edo film bat egiteko grabatuko da, hartze zuzena, “mise en scéne” egiteko plano luze bat balitz bezala.

Escala! proiektu “gerundioa” da. Lanaren forma lanaren edukia ere bada. Bizitzaren eskalan egindako proiektua da, bi alditara taupadaka ari den bihotza balitz bezala: batetik, espazioa eta gorputza partekatzen ditu (performanceak), eta bestetik denboraren urdiçao ezkutukoena da (filma). Escala!, Igotzeko agindua (eskalatu!), dimentsioen neurketa (eskala). Escala!, bidaldien arteko lurraren garaia (geldialdia).

 

 

Filipa Guimaraes

Experiencia-límite

Gizabanakoarengan mugako esperientziak dituen ondorioak ikertu nahi dira. Horretarako, fikziozko pertsonaia bat sortuko da, gorputzean hezurmamituko dena;  mugako esperientziaren bat bizi izan duen pertsonaia, nortasun bereizia duena, hainbat gizakitan banatuta dagoen gizakia.  Gizabanako horrek bere adierazpidea aurkitzen du hainbat heteronimotan.

Ezaugarri nomadak dituen proiektu bat sortu nahi da, hainbat lekutan jardunik: kalean, galerietan, antzeztokian edo beste edozein ingurunetan; eta leku horietako bakoitzean antzezlana nola jasotzen den eta nola antzezten den azterturik. Horrela, jardun horiek defini genitzake inongo leku zehatzetan kokatu gabe, asmoa antzezlanak aurkezten diren inguruneen berariazko mintzairarik ez izatea baita, eta, era horretan, edukien ohiko komunikazioan nahasmen-egoerak sortzea.

 

 

 

Amaya Gonzalez-Reyes
proiektua

- (…)

- Eskerrik asko etortzeagatik.

- (…)

- Espero dut gustuko izatea. Ahalik eta hoberen egiten saiatuko naiz, baina ezin dizut ezer ziurtatu.

- (…)

- Asko ere ezin dizut kontatu, gezurra esango nuke.

- (…)

- Ez dut horretaz sakon hausnartzeko astirik izan.

- (…)

- Niretzat ere lasaigarria litzateke hori argiago ikustea.

- (…)

- Baina, gauzek ez dute beti horrela funtzionatzen.

- (…)

- Gogoko dut denbora igarotzen uztea eta ea zer gertatzen den.

- (…)

- Uste nuen hau pertsonalagoa izango zela.

- (…)

- Zoritxarrez, utzi behar zaitut. Lan egin nahi nuke pixka batean. Urte askotarako.

- (…)

- Nahi duzunean.

- (…)


iCal
Dokumentu Akzioak