SERIGRAFIA TAILERRA ERABILTZEKO ARAUAK ETA BALDINTZAK

Tailerra erabiltzeko derrigorrezkoa da proiektu artistiko bat izatea. Hala izanez gero, proiektu hori behar bezala azalduta aurkeztu beharko da dossier baten bidez tailerreko ardunadunari (Nerea Lopez). serigrafia@arteleku.net

    Lan hori aurrera eramateko baimena ematen denean lehenengo saioak ardunadunaren lanordu berberak izan beharko dute. Tailerraren makina eta materialen erabilpen egokia dela ikusten denean, norberak finkatuko ditu bere lanorduak, hau da, ez da beharrezkoa izango arduraduna bertan egotea, idazkaritzan giltza eskuratzeko aukera izango delarik, erabiltzaileen kontrol bat ematen den bitartean.

    Materialen aldetik berriz, Artelekuk pantailak, rasketak eta raederak, garbiketarako gaiak eta oinarrizko tresnak (goraizeak, reglak...) eskeiniko ditu, baina hortik aurrera norberak ekarri beharko ditu bere proiektua burutzeko behar duen guztia, emulsioa, tintak, soportea (papera barne)...

    Era berean, eguneroko lana amaitu ondoren, derrigorrez tailerra garbitu, txukundu eta behar bezala utzi beharko da. Beraz, erabiltzailea bera izango da bere lanorduetan tailerraren arduradun bakarra.

    Norberak arduratu beharko du bere zaborrak ateratzeaz, hau da, tinta eta pote hutsak edota disolbentez zikindutako trapuak ezin dira Artelekun utzi, beraz, norberak eraman beharko ditu garbigunera. (Oso kutxakorrak dienez ezin dira zakarrontzira bota).

    Azkenik, derrigorrezkoa da proiektua amaitzerakoan gutxienez burutu den lanaren dokumentazio grafiko bat entregatzea ardunadunari berak tailerraren memoria bat egin ahal izan dezan.

    Arau hauek ez betetzeak tailerraren erabilpena ukatzea bultzatuko du.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. maitane. (2012, junio 04). SERIGRAFIA TAILERRA ERABILTZEKO ARAUAK ETA BALDINTZAK . Retrieved marzo 29, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/laborategiak/grafika-tailerrak/serigrafia/serigrafia-e-tailerra-erabiltzeko-arauak-eta-baldintzak. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License